Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Gorrotoa

2020ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Zur eta lur geratu dalagun bat sare sozialetan gorroto mezuak jaso ostean. Ezagutzen ez duen gizon batek bota dizkio botatzekoak, merke eta bizkor, amorruak zipriztinduak. Hau ez da ezer berria, are gehiago, esango nuke eguneroko gauza dela. Nolabaiteko anonimotasunean ezkutatu eta zure frustrazio eta ezintasun oro ustezko adierazpen askatasunean askatu.

Nire lagun honek ezezagun batengandik irainak doan jaso izan dituen egunean esan du Macron Frantziako presidentearen gobernu bozeramaileak,Gabriel Attalek, sare sozialetan gorrotoa barreiatzen dutenen kontrako neurriak hartuko dituztela. Zaila ikusten dut, ez neurriak ezartzea, noski, gorrotoa mugarritzea baizik. 2019an Asanblada Nazionalak ebatzi zuen gorrotozko mezua bidali eta hogeita lau orduren bueltan sare sozialetatik kendu ezeanzigortu egingo zutela. 1,25 milioi euroko isunak ere jaso zitzakeen eraso egileak, onartutakoaren arabera. Baina, egia esan, ez dakit zertan geratu zen hori guzti hori. Eta denetan ere, mugak ezartzeko horretan daukatnik zalantza, izan ere, zuk muga jarriko zenukeen leku horretan, agian beste batek ez luke jarriko; eta baliteke gero beste batzuek berregitea gorrotozko mugarriak, eta horrela infinituraino. Beharbada errazagoa litzateke beteko diren joko- arau batzuk ezartzea, baina honetan ere zalantza-malantza sortzen zait.

Duela egun batzuk, Yanis Varoufakis-ek zioen Ara egunkariko artikuluan, eta Greziako Epaitegi Nagusiak Egunsenti Urrekara elkarte faxista talde kriminaltzat hartu ostean, Egunsenti Urrekara taldea desagertu dela, baina ez bere gorrotoa. Hau gogoratu dut lagunari laidoka aritutakoa greziar elkartearen jarraitzailea delako. Gizarteko kide diren batzuen barrenetan dagoen gorrotoaren zuztarra aise aurki liteke, beste gauza bat da zelan konpondu hori. Irudipena daukat arau eta isun sortatik harago dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.