Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Erabakiak

2020ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Oso ahaldundutako lankide bat etorrizitzaidan, aspaldi, Nafarroari buruz albiste gehiegi egiten genituela esanaz. Nik zerbait erantzungo nion ziurrenen, baina bere ondorengo erantzuna da ederto gogoan gelditu zaidana. «Azken finean;kulturaz, ohiturez, hizkuntzaz eta historiaz gain, zerk batzen gaitu?». Mutu geratu nintzen. Burura etorri zait Espainiako Kultura ministroak esandakoaren ostean. Duela egun batzuk sare sozial batean Jose Manuel Rodriguez Uribes ministroakbereizi egin zuen Katalunian eta Valentzian egiten den hizkuntza, hots, «kataluniera eta valentziera» aipatu zituen bi hizkuntza ezberdin lez. Gero ministroak zehaztu ei zuen gauza bat dela filologia eta beste bat alor juridiko-politikoa. Niri hauek gauzak antinaturalak iruditzen zaizkit, gehiegi bihurritzearen ondorioz batzuetan surrealista bilakatzen direnak. Ikusi dut Valentziako Hizkuntza Akademiak 2005ean ere auzia izan zuela aipagai eta erabakia ere hartu zuela. Orduan onartu zuen Valentziako erkidegoan hitz egiten zen hizkuntza ere hitz egiten zela beste lurraldeetan, zehazki esaten du «antzinako Aragoi Koroako beste herri batzuekin konpartitzen dugun hizkuntza». Bereizketan, batzuetan, setati dabiltza aspaldi zenbait. Espainiako hedabideetan ahalegin berezia egiten zen (edo beharbada kasualitatea zen eta nik mamuak edonon ikusten nituen) eguraldi informazioa ematerakoan, besteak beste, EAE eta Nafarroa urruntzen; alegia, zerrendatzeetan ez zirela elkarrekin esaten. Elkarren ondoan aipatzeak batzeko gaitasun magikoa izango balu legez. Azkenean-eta, zerk batzen gaitu? Ez dut uste Australian, Ingalaterran edo Kanadan hitz egiten den hizkuntza ingelesa dela esateko ezelango konplexurik izango dutenik hangoek. Zorionezerabaki politikoak maskalak dira. Etengabe alda litezke, gutxien itxaroten duzunean, gainera. Gaur Jugoslavia zara eta, halako batean, bihar Txekiako Errepublika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.