Albistea entzun

LARREPETIT

Ezetz bilatu

Blanca Urgell -

2022ko ekainak 22

Ingelesezko hitz luzeena Pneumonoultramicroscopicsilicovolcanoconiosis eritasuna omen da, 45 letrakoa, baina marka guztiak hausten ditu «Titin» delako proteinak. Oro har, proteinak osatuta dauden gai kimikoen izenak elkarrekin bilduta izendatzen direnez gero, gure Titinek nolako tamaina halako izena jaso du, 189.819 letrakoa, osoki esateak 3,5 ordu hartzen omen dituena. Alabaina, honelakoek deus gutxi balio dute hizkuntza arteko konparaketa egiteko.

Alemanak iaioak dira honetan, ezagun denez: Rechtsschutzversicherungsgesellschaften 'babes juridikoko aseguru-etxeak' (39) bezalakoak barra-barra dituzte eta asma ditzakete. Fidantzia behar da norbere indarretan (bai eta guk baino marratxoari gorroto gehiago).

Interneteko bilatzaileak ez dit ingeles, aleman, espainol edo frantsesaren araberako erantzunik eman euskaraz, Azpilikuetagaraikosaroiarenberekolarrea leku-izena (40), eta gero eratorpenezkoak ez diren atzizki segidak dituztenak baizik: konstituziokontrakotasunarekikoetan (35) eta bederatziehungarrenarenganainokoak (34). Beraz, euskara homologatzekotan, geuk bilatu behar.

Lehen hurbilketa honetan, esan nezake 12 letrako hitzak ugari ditugula (abarkagintza, abelazkuntza, abeltzaintza, abertzaletze, abstinentzia, adarrondotsu, adbertsatibo, adierazgarri), 13koak (abantailatuki, adierraztasun) eta 14koak bakanago (abertzalekeria, abertzaletasun), eta laster agertu zait 15eko bat ere (adierazkortasun). Denak elkartu edota eratorriak dira, edo maileguak, eta denak maila bateko hitzak, nahiz garai guztietakoak, lapurtera klasikoan hasi (XVII. mendea), Larramendiren hiztegitik (1745) eta Maurice Harriet-enetik igaro (1850-1860?), eta Sabino Aranaren idatzietan (1896) buka, hau da, euskararen normalizaziosaio garrantzizkoenei lotuak.

Ikasleen azterketak zain ditut eta, ezetz bilatu zuk, irakurle, 15 letra baino gehiagoko hitzik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.