Albistea entzun

LARREPETIT

Gerraren kontra guztiaren gainetik

Hedoi Etxarte -

2023ko otsailak 25

Urte bat joan da Errusiako armadak Ukrainaren operazioa, inbasioa, gerra hasi zuenetik (32.000 hildako). Bistan da gatazka hau, gerra hau, puskaz lehenago hasi zela, 2014an batzuentzat (Kiev Donetsk eta Lugansken kontra, 14.000 bat hildakorekin), baina askoz lehenagotik da gatazka Ukraina: lurralde ikuspegian, barnean dauden tendentzia autoritarioetan, kanpoko potentziek dituzten interesetan, Sobietar iraultzaraino joan gaitezke, Bigarren Mundu Gerratik pasata, Lehenengora iritsi arte ere.

Hipotesietan ere ez dugun iraultzak garaitu arte, gerra beti da okerrena, duela urtebete bezala tamalez: gerraren kontra guztiaren gainetik. Milaka hildako gehiagoren gainean, gerraren bi frontetako jende xehearen okertze nabarmenean: Ukraina eta Errusiako hildakoekin, Ukraina eta Errusiako pobretu guztiekin, Europako langileen pobretzearekin inflazioaren bidez, gerra aurrekontuen handitzearekin, autoritarismoaren zabaltzearekin, Ukraina eta Errusiako antimilitaristen eta diskurtso kritikoak dituztenen zapaltzearekin, Polonia eta Hungaria bezalako erregimen autoritarioen gotortzearekin, azpiegitura energetikoen sabotaje terrorista ekozidekin.

Mundu osoan bezala, baina intentsitate nabarmenagoarekin honakoan. NATOren kontra gerra sustatzen duelako munduan, Nafarroa Garaitik hasita, baina Putinekiko inolako kidetzan, azken hamarkadetan G8 eta G20 guztien kontra egin dugun bezala.

Idatzi zuen Brechtek: «Beren gerrak hiltzen du bakeari bizirauten diona». Gure pantailatxo, geopolitika eta historiari buruzko elokuentzietatik aparte, aurrekontuen bidez zuzenean ari garelako sarraskian parte hartzen. Xveik soldadu onak izateari utzi eta 1914an gerrari ezetz esatera ausartu ziren bakan horiekin batera (Luxemburg, Liebknecht, Lenin, Trotski).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...