Albistea entzun

LARREPETIT

Telefono kontaktuen iraupena

Goizalde Landabaso -

2019ko ekainak 11

Hamarkada luzeetan, bizitza osoan, gurasoen etxeko telefono zenbakia izan zena da lagun batek gogoan ondo itsatsita daukan telefono zenbaki bakarra. Berriki aitortu didanez lantzean behin telefono zenbaki horretara deitzen du, eta ariketa horrek gurasoak bizi zireneko babesa ematen dio tarte batez. Alegia, dei-seinaleek iraun bitartean gurasoak bizirik dituela sentitzen duela. Aitaren edo amaren ahotsa entzun zain egoten da, ahots arrotz batek erantzuten duen arte. Orduan jabetzen da inoiz baino gehiago gurasoak hilda dauzkala. Biriki azpian duen troka sakonaren kontzientzia hartu ohi du dei ondorenean. Minera itzulera ez ote den galdetu nion, ez ote den telefono zenbakiaren ahanzturarekin gurasoak ahaztuko dituen beldurraren seinale. Ez zuen jakin zer erantzun. Beste auzi bat zebilkion buruan. Lagun bat hil berri zaio. Sakelakoa eskuetan lagunaren kontaktua ezabatzeko eskatu zidan. Niri goizegi begitandu zitzaidan; izan ere, orduak baino ez ziren pasatu heriotzatik, eta ziur ote zegoen jakin nahi nuen. Berak, ordea, ezabatzeko ziostan. «Zertarako izan, dagoeneko ez badago?». Nik ez dakit heriotzatik zenbat denbora pasatu behar den maite duzun horren kontaktua desagerrarazteko, ez dakit protokolorik ote dagoen, ez dakit mezuak ezabatu behar diren, ez dakit psikologikoki zer den osasungarriago. Ez dakit. Hil arren maite izan ditudanen kontaktuak gordeta dauzkat sakelakoan. Hori esan nion. «Zergatik?», galdetu zidan. Niretzat erabat ez galtzeko modu bat da. Inoiz ezabatu nahi izan ditut, baina haiek ezabatzea bezalako zerbait dela begitandu izan zait. «Eta inoiz telefono zenbaki hori eskuratzen duenak zerbaitengatik deitu behar badizu eta zuri pantailan hildako lagunaren izena agertzen bazaizu?». Gauza batzuetarako ez dut erantzunik. Ez protokolorik. Ez aholkurik. Osinean jausi baino lehen besteari eusteko esku bi soilik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...