Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Ikus gaitzazuen...

2020ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Azken boladotan bada berba bat enpagua ematen didana: entretenimentua, edo endredamendua ere izan liteke; izan ere, batzuetan pentsatzen dut gu ezerezean endredatzeko sortu zutela. Badirudi, batetik, gauza serioak daudela, garrantzitsuak, solemnitatea eta guzti merezi dutenak; eta, bestetik, berriz, entretenimendua. Eta zertarako balio du horrek? Gauza serio eta garrantzitsuek nekatu egiten gaituztenean gizabanakoak atseden har dezan; edo okerrago, gauza garrantzitsu eta serioen arteko tartean lozorro goxoan gera gaitezen. Horixe ei da entretenimenduaren helburua, malabarrak egitea. Lehengoan telebistan entzun nuen gizon bat, orojakile horietakoa; bizi gaituen koronabirusaren inguruan gauza asko esaten zituen, eta, halako batean, entretenimendu hitza esan zuen. Kontzertuak, antzerkia eta bestelakoak azkenak izango zirela normaltasunera itzultzen. Funtsezko, hil ala biziko, ezinbesteko, beharrezko; hitz asko eta ez naiz oso hierarkiazale. Haizezko garai hipermoderno hauetan, non noraeza nagusi den, naufragoak ez du nora heldu, entretenimenduak ezin dio eutsi. Bizi dugun bidegurutze honetan batzuk oraindik ere joan den mendeko zelofan paperarekin olgatzen dira eta ezereza gurtu dezagun nahi dute. Baina guk, ezer baino gehiago, ziurtasunak behar ditugu ezbai sasoietan, su txikia, besterik ez bada. Eta hori ez dago malabarretan: hori bufoiaren hitzetan dago. Eta hil berri den Aute datorkit akordura. «Ay amor mío, qué terriblemente absurdo es estar vivo (Ai ene maitea, zinez zein izugarriki absurdua den bizirik egotea)».

Ezer bagara, kultura gara. Edaten ditugun istorioek, abestiek, filmek, antzezlanek, dantza saioek eta enparauek egiten gaituzte. Horixe dugu bazka. Gure gorputz fisikoak elikagaiak behar ditu, gasolina, baina gu egiten gaituena beste zer bat da, liseriketa mantsoa duena, urteetan, maiz milurteetan, pausatzen zaiguna. Horixe gara gu, ez besterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.