Jaume Gelabert.
LARREPETIT

Lasterka

2020ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Ongi finkatu duteeskailera kaleko espaloian eta hirurak di-da igo dira Espainiako Gobernuaren ordezkaritzako balkoira. Orduan, brau!, besoak banderen mastetara kateatu dituzte, ziztu bizian iritsiko diren polizien esperoan. Ahal bezain azkar, poliziek ekintzaileak loturetatik, krask!, askatu dituzte; paradoxikoki, autoetan preso sartzeko. Azkar-azkar gertatu da eraikuntza-lanak erabat geldi daitezen eskatzeko ekintza.

Ohi moduan gertatuz gero,aktibistek ez dute luze itxaron beharko isunaren zenbatekoa ezagutzeko. Abiadura Handiko Trenak poltsikoak husteko makina izaten jarraitzen du, modubatean ez bada, bestean; Euskal Y-aren aurreikusitako kostua 6.500 milioi eurokoa izanen da, eta, nonbait jasotako datuen arabera, 2.400 milioikoa Nafarroako zatiarena. Demagogia ariketa izanen ote da Nafarroako eta EAEko mandatariei oroitaraztea eskoletan irakasle premia dagoela eta aurrez aurreko arreta orokor zerbitzua geldirik dagoela, besteak beste, sanitario gehiago behardirelako? Ba ote dakite gizarte zerbitzuek eskura dituzten baino askoz baliabide gehiago behardituztela zenbait lagun baldintza duinetan bizi daitezen? Eta etorriko direnak.

Galdera berak egiten ahal genizkieke Espainiako agintariei, eurek ere gure poltsikoak gestionatzen baitituzte. Etxekoen adina maite dute abiadura. Trena baino askoz azkarrago —orduko 4.900 kilometroko abiaduran, Wikipediaren arabera— bilatzen du xedea AMRAAM misilak. Espainiako inoizko gobernurik progresistenak tresna horietako ehun ale erosiko omen dizkio AEBetako inoizko gobernurik kalifikaezinenari. 210 milioi euro ederki inbertituak. Seguru asko, erosketa berriak munduan bakea eta ongizatea ahalik eta lasterren hedatzeko lagungarriak izanen dira, Espainiako monarkia parlamentarioak Saudi Arabiako erregeari saldutako bonba inteligenteen antzera. Galde diezaietela, bestela, yemendarrei.

Los Arcosko zirkuitua egokitzeko gastuaz zerbait idaztear nintzen, baina, rau!, uste baino lehenago bete dut karaktere kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.