Koronabirusa

Koronabirusak 272 hildako eragin ditu Nafarroako zahar etxeetan

Gaitzak beste 163 egoiliar hil dituen baieztatu behar dute. Gobernuak auditoria bat agindu du

Iruñeko Erruki Etxeko ataria, konfinamenduan. Iruñean izan da hildako gehien krisi garaian. IÑIGO URIZ / FOKU.
Maider Galardi
2020ko ekainaren 2a
00:00
Entzun

Nafarroako Gobernuak argitara eman ditu koronabirusak zahar etxeetan eragindako kalteen datuak. Krisiak iraun bitartean, gaitzak gehien jotako sektoreetako bat izan da adinekoen egoitzena, eta Mari Carmen Maeztu Nafarroako Gizarte eskubideetako kontseilariak atzo ezagutarazitako datuek ere berretsi dute joera hori: 272 egoiliar hil dira gaitzak jota pandemia hasi denetik, eta aztertzen ari dira beste 163 heriotzak ere zerikusirik ote duten COVID-19arekin. 71 egoitzetatik 35etan izan da kasuren bat, eta Nafarroako kutsatu guztien %16 zahar etxeetan identifikatu dituzte. Orain, ordea, egoerak nabarmen egin du hobera: egoitzen %70k baino gehiagok ez dute gaixorik koronabirusagatik, eta, hortaz, kutsaturik ez dagoen egoitzetan egoiliarrek aukera izango dute senideekin bisitak edukitzeko.

Maezturekin batera, Nafarroako zahar etxe gehienak kudeatzen dituzten Laguntza Entitateen Nafarroako Elkarteko Rafael Sanchez eta Lares taldeko Eduardo Mateo ere izan dira prentsaurrekoan. Pandemia lehertu denetik gaixotasunak zahar etxeetan izandako bilakaera biltzen duen txosten bat aurkeztu dute. Besteak beste, jakinarazi dute 1.262 egoiliarrek pasatu dutela koronabirusa hilabeteotan. Gainera, zahar etxeetako kudeaketa nolakoa izan den xehatzeko, Nafarroako Gobernuak auditoria bat eskatu du. Asmoa da uztail bukaerarako esku artean edukitzea ikerketaren datuak.

Sektorearen «estigma»

Gaitzak zahar etxeetan eragin handia izan duela aitortu dute Maeztuk, Sanchezek eta Mateok. Baina oroitarazi dute egoiliarren batez besteko adina 84 urtekoa dela Nafarroan, eta, hortaz, arrisku taldekoak direla guztiak. Maeztuk gaitzetsi egin du zahar etxeen kudeaketa auzitan jarri izana: «Esaten dute ez dagoela kontrolik, tratua ez dela egokia... Nafarroako egoitzetan pertsonek jaso duten tratua duina izan da, eta beharrezko neurriak jarri dira martxan».

Ia ukitu daitekeen gogoa

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.