Albistea entzun

Jaurlaritzaren espetxe sistemarekiko «kezka larria» adierazi du ELAk

Proposatutako neurrietan «gabezia larriak» antzeman ditu sindikatuak. Eredu «publikoa, modernoagoa eta gizatiarragoa» aldarrikatu du
ELAren elkarretaratzea atzo, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan.
ELAren elkarretaratzea atzo, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. J. F. / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Oihane Puertas Ramirez -

2021eko irailak 9

Elkarretaratzera deitu zuen atzo ELAk, espetxe eskumenaren transferentziak hartutako norabidearekiko «desadostasuna» adierazteko. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak urriaren 1etik aurrera eskuratuko du espetxe eskumena, eta neurri berriek 700 bat langileri eragingo diete. Sindikatuekin bildu zen atzo Jaurlaritza, langileen lan baldintzak negoziatzeko.

ELAk salatu du oraindik ez dakitela zein izango den espetxe sistema eta horren egitura: «Gezurra dirudien arren, eta 40 urte pasatu eta gero, Eusko Jaurlaritzak ez du erakutsi oraindik zein izango den bere Espetxe Eskema Korporatiboa, eta horrek langileengan zein gizartean kezka larria eragiten du».

Sindikatuaren arabera, espetxe ereduak «publikoa, modernoagoa eta gizatiarragoa» izateaz gain, «presoen eskubide guztiak errespetatu» eta «langileen lan baldintza duinak bermatu» beharko ditu. Baina Jaurlaritzak proposatutako neurrietan «gabezia larriak» daudela adierazi du: «Lan osasuna eta segurtasuna bermatzen dituen plangintza zehatza falta da espetxeetako langileentzat, eta plantillaren egoera kontuan hartuko duen euskalduntzeko plana falta da».

Espetxeetako langileen artean nagusi den Acaip-UGT sindikatuak prentsaurreko bat eman zuen asteartean, eta, adierazi zuenez, Jaurlaritzak proposatzen dituen lan baldintzek «ez dituzte betetzen» langile publikoen zenbait eskubide. Gainera, adierazi zuen neurrietan «aurreikuspen falta handia» egoteaz gain espetxeetako beharren inguruan «ezjakintasun handia» dagoela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza, Andoni Ortuzar eta Idoia Mendia, aurtengo otsailean, Fernando Buesaren eta Jorge Diezen hilketaren urteurren ekitaldian, Gasteizen. ©DAVID AGUILAR / EFE

EAJk eta PSE-EEk «gobernabidea» bermatzeko akordioa egin dute

Edurne Begiristain

Bi alderdiek koalizio gobernuak eratzen lagunduko dute foru aldundi eta udal guztietan. Itunak ez du aipatzen instituzio jakinik, eta ez du argitzen zer jarrera hartuko duten PPren babesa behar dutenean

Maria Txibite, Zurekin Nafarroako ordezkariekin batzartu aurretik. ©J. M. / FOKU
Iriarte: «Gipuzkoan oraindik ez dago ezer idatzita»
<em>Egunkaria</em>-ren itxieraren 20. urteurrena gogoratzeko ekitaldia, Madrilgo La Maliciosa ateneoan. ©J. DANAE / FOKU

Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean

Mikel Elkoroberezibar Beloki, Berriemaile berezia

Zenbait gizarte mugimenduk 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera oroitzeko ekitaldi bat antolatu dute Madrilen. Javier Gomez Bermudez, auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua, solasean aritu da Martxelo Otamendirekin, 'Egunkaria'-ko zuzendari ohiarekin. Epaileak nabarmendu du «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela 'Egunkaria' ixtea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...