Albistea entzun

Beste hiru hilabetez luzatu diote espetxealdia Pablo Gonzalez kazetariari

Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak onartu egin du fiskaltzaren eskaera. Gonzalezen abokatuak helegitea jarri dio erabakiari
Gonzalezen aldeko elkarretaratze bat, martxoan, Nabarnizen.
Gonzalezen aldeko elkarretaratze bat, martxoan, Nabarnizen. M. DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2022ko maiatzak 26

Pablo Gonzalez kazetariaren atxiloaldia luzatzeko eskatu zuten maiatzaren 16an Delinkuentzia Antolatuaren eta Ustelkeriaren Arloko Poloniako Fiskaltzaren ordezkariek, eta, eskaera egin ondotik, epaileek zazpi eguneko epemuga zuten eskaera aztertu eta erabaki bat hartzeko. Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak atzo onartu zuen fiskaltzaren eskaera, eta, hala, Gonzalezek beste hiru hilabetez egon beharko du atxiloaldian. Beste hainbeste daramatza jada preso eta inkomunikatuta.

Bartosz Rogasa Gonzalezen abokatuak Efe albiste agentziari esan dionez, auzitegiaren erabakiaren aurkako helegite bat aurkeztuko dute. Edonola ere, kazetariak espetxean jarraitu beharko du oraingoz. Gonzalez behin-behinean dago espetxeratuta, Errusiaren aldeko espioitza lan ugari egin izanaz akusatuta. Joan den otsailaren 28an atxilotu zuten, Ukrainan gerra lehertu eta gutxira, haren berri ematen ari zela. Poloniaren eta Ukrainaren arteko mugan atzeman zuten kazetaria, Poloniako aldean, eta dagoeneko ia hiru hilabete daramatza atxilo.

Apirilaren 22an Varsoviatik 100 kilometrora dagoen espetxe batera lekualdatu zuten —Rzeszowko espetxean izan zuten aurretik, Poloniako hiriburutik 400 kilometrora—. Orduan izan zuen lehen aldiz konfiantzazko abokatu poloniar bat edukitzeko aukera ere. Senideekin oraindik ez da mintzatu.

Bestalde, «pasibotasuna alde batera» uzteko eta Gonzalezen egoera salatzeko eskatu dio Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak Espainiako Gobernuari: «Guztiz onartezina da; inkomunikatuta jarraitzen du, familiarekin eta abokatuarekin hitz egin ezinik».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Abeberriren omenezko ekitaldia, atzo, Miarritzen. ©GUILLAUME FAUVEAU

Abeberriren ibilbide oparoa ohoratu dute

Oihana Teyseyre Koskarat - Garazi Aduriz

«Hats luzeko» abertzale eta kulturgilea izan dute gogoan. Eragile anitzetako ordezkariak izan dira miarriztarrari egindako omenaldian

Eba Blanco (erdian), azaroko biltzarrean, idazkari nagusi izendatua izan ondoren. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

EAren primarioak berriz egiteko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko dituzte

Xabier Martin

Espainiako Auzitegi Gorenak tramiterako onartu du EAren eskaera, eta alderdiaren primarioak berriz egiteko agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia balekoa den ala ez erabakiko du.

Juan Alberto Belloch, artxiboko irudi batean. ©Javier Cebollada / EFE

Juan Alberto Belloch: «Galindo, borrokalari antiterrorista moduan, onena zen»

Iosu Alberdi

Justizia eta Barne ministro ohiak adierazi du bera izan zela Galindori jeneral kargua ematea ahalbidetu zuena, nahiz eta jakin atxilotuak torturatzen zituela.

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.