Migranteek egindako asilo eskariak %26,7 gutxitu dira Hego Euskal Herrian

Bizkaian jaitsi da gehien. Eskaeren %5 baino ez dituzte onartu. CEAR-en arabera, mugak ixtea izan da galdeak murriztearen arrazoi nagusia

Hainbat migratzaile, martxo hasieran, Irun eta Hendaia artean. GORKA RUBIO / FOKU.
maddi ane txoperena iribarren
2021eko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Urterik urte areagotu egin da Hego Euskal Herrian asiloa eskatzen duten migratzaileen kopurua, baina COVID-19aren pandemiak eta horren aurka harturiko neurriek eten egin dute joera hori: CEAR elkarteak Espainiako Barne Ministerioko iturriak aipatuta emandako datuen arabera, hain zuzen, 2019tik 2020ra %26,7 gutiago izan dira Hego Euskal Herrian asilo eskabideren bat aurkeztu duten pertsonak. Orotara 4.057 lagunek galdegin zieten iaz Hego Euskal Herriko administrazioei babesa eman ziezaietela.

Beherakada handiena Bizkaian sumatu da: 1.767 lagunek egin zuten iaz asilo eskaera; hots, duela bi urte egindakoen ia erdiek —3.395 izan ziren orain bi urte—. Araban 674 eskaera egin zituzten 2020an: urte bat lehenago, berriz, 891. Nafarroan eta Gipuzkoan, aldiz, gorakada izan da: duela bi urte 709 eskaera egin zituzten Nafarroan, eta iaz, 972; Gipuzkoan, berriz, 540 eskaeratik 644 eskaerara igaro dira. Kolonbia, Venezuela, Nikaragua eta Hondurasko herritarrak izan dira eskari gehien egin dituztenak. Gutxi onartu dituzte, ordea: eskaeren %5 baino ez.

Elkartearen hitzetan, COVID-19aren eragina izan da eskariak murriztearen arrazoi nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.