Albistea entzun

Irunen artatutako etorkin kopurua %20 jaitsi zen iaz

Gurutze Gorriak Irungo zentroan artatu dituen 1.063 emakumeetatik erdiek bere kargura zeuden adingabeekin egin zuten migrazio bidaia
Irungo Hilanderas I zentroaren kanpoaldea.
Irungo Hilanderas I zentroaren kanpoaldea. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2023ko martxoak 16

Irungo Gurutze Gorriak (Gipuzkoa) 6.253 migratzaile artatu zituen 2022an, aurreko urtean baino %20 gutxiago. Erakundeak atzo eman zuen datua, Pasaerako Migratzaileei Premiazko Arreta Emateko Erakundearteko Koordinazio Mahaian. Irunen artatutako migratzaileen %78 gizonak izan ziren, eta %17, emakumeak; horien erdiek adingabeak zituzten bere kargu, eta artatutako guztizkoaren %5a izan ziren.

Gizonezko helduen batez besteko adina 24 urtekoa izan zen, eta emakumezkoena, 27koa. Adingabeen kasuan, mutikoek 4 urte zituzten batez beste, eta neskatoek, 5. Gehienak Gineakoak (%37) eta Boli Kostakoak (%25) izan ziren. Horrez gain, Sudandik iritsi ziren %9, Malitik %8, eta Senegaldik %5.

Guruze Gorriak Irunen daukan Hilanderas I zentroak 100 leku ditu, eta joan den urteko lehen hiruhilekoan bete ziren gehien; 850 etorkin artatu zituzten bertan. Urteak aurrera egin ahala, zentroan aterpe hartu zutenen kopurua erdira jaitsi zen.

Irungo Harrera Sareak behin baino gehiagotan salatu izan du Gurutze Gorriak «presioa» egiten diela Hilanderaseko erabiltzaileei, hasieratik esanez hiru gau bakarrik gera daitezkeela han, eta presio horrek «behar baino lehen» alde egitera bultzatzen dituela.

2018 eta 2022 bitartean migratzaile gutxiago heldu dira Irunera. Caminando Fronteras GKEaren ikerketa baten arabera, gero eta arriskutsuagoa da etorkinentzat migrazio prozesua: «Mugako kontrol mekanismoak gogortu dira, bizitzeko eskubideari modu garbian eragiten dioten interes geoestrategikoen mesedetan».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Abenduaren 15ean ere elkarretaratze bat egin zuen EHEk, euskararen ofizialtasuna eskatzeko. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Euskal Herrian Euskaraz: «Datorren legealdia ofizialtasunarena izan behar da»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Nafarroan euskararen ofizialtasuna onartuko duen euskararen lege berri bat aldarrikatzeko, hainbat mobilizazio egingo ditu EHEk. Nagusia maiatzaren 13an egingo dute, Iruñean.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat Donostian, artxiboko irudian ©Gorka Rubio/ Foku

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, sexu eraso bat egitea egotzita

Berria

Emakume bati ukituak egitea leporatuta atzeman du Ertzaintzak.

Ganaltoko gurutzea, iazko ekanean eraitsi baino lehen ©Basotxerri (Wikipedia)

Ganaltoko gurutzearen eraisketari buruzko ikerketa berriz irekitzeko agindu du Arabako Auzitegiak

Berria

Auzitegiak aintzat hartu du Abogados Cristianos elkarteak auzia artxibatzeari jarritako helegitea. Ezezagun batzuek eraitsi zuten gurutzea, iazko ekainean.

Gaur goizean egin dute aurkezpena Bilbon ©Oskar Matxin Edesa / FOKU

Ikastetxean ezkaratza eraikitzeko eskatu diote hamazazpi eskolak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari

Javi West Larrañaga

Sare publikoko eskolen herenek bakarrik daukate sukaldea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.