Albistea entzun

Errioxako eta Nafarroako ardoak babestuko ditu Txinak bere merkatuan

EBk eta Txinak itun bat egin dute batak bestearen ehun janari eta edari ez kopiatzeko. Bost urte barru zerrenda handitu ahal izango dute
Errioxa sor-markako ardoen dastaketa bat, Shanghain.
Errioxa sor-markako ardoen dastaketa bat, Shanghain. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2019ko azaroak 7

Europako gastronomiaren produktu ezagunen kopiak debekatzeko konpromisoa hartu du Txinak. Europako Batasunarekin atzo lortutako akordioaren bitartez, Txinak agindu du ehun elikagairen eta edariren berezitasuna babestuko duela; EBk, trukean, Txinako beste hainbat produktu kopiatzea debekatuko du. Jakinarazi dutenez. babestutako produktuen artean daude Euskal Herriko bi: Errioxako eta Nafarroako sor-markako ardoak.

Edari alkoholdunak dira babesa jasoko duten produktuetako asko: Eskoziako eta Irlandako whiskia, koñaka, Bavariako garagardoa, Poloniako eta Suediako vodka, eta hamaika ardo. Gaztak dira beste produktu babestu nagusia: parmesanoa, Mantxako gazta, Stilton gazta zuria, feta, Roquefort...

EBk babestuko dituen Txinako produktuen artean daude tea, arroza eta likoreak.

Atzo iragarritako akordioa ez da berehalakoan indarrean jarriko, aurretik berrespen prozesu bat egin behar duelako. Europaren aldetik, parlamentuaren eta Europar Kontseiluaren onespena jaso beharko du erabakia berretsi aurretik. Prozesu hori guztia 2020 amaitu aurretik bukatzea espero dute.

Behin akordioa indarrean jarrita, agindutakoa bi aldeek betetzen dutela egiaztatuz gero, lau urte barru zerrenda zabaltzeko aukera utzi dute Txinak eta EBk. Alde bakoitzak bestearen 175 produktu gehiago babestuko lituzke bigarren prozesu horretan.

Merkatu garrantzitsua

Guztira, EBk bere jatorriari eta ekoizpenaren berezitasunari lotutako 3.300 elikagai eta edari babesten ditu.

Europako Batasunaren produktu babestuek 74.800 milioi euroren salmentak egin zituzten iaz, eta janari eta edari esportazioen %15,4 dira. Txina kanpoko merkatu garrantzitsuenetan bigarrena da produktu horientzat, EBren mugetatik kanpo kontsumitzen diren hamarretik ia bat hara doalako. 2018ko irailetik 2019ko abuztura nekazaritza produktuen 12.800 milioi euro esportatu ditu EBk.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bizkaiko metala epeldu dute 2026ra arte

Bizkaiko metala epeldu dute 2026ra arte

Imanol Magro Eizmendi

Bizkaiko metalgintzako sindikatuen gehiengoak eta FVEMek lan itun berria sinatu dute. Lan Sailak akordiora batzeko esan dio ELAri. LABek eskatu du grebalarien aurkako salaketak indargabetzeko

Bittor San Millan Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzale Eskolako zuzendaria. ©Jon Urbe / Foku

«Itsasoko lan gogorra gogoko duten gazteak topatzea da erronka»

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza

Ondarroako Antiguako Ama itsas arrantzako eskolak egoitza berria du. Erdi mailako gradu berri bat eskaintzeko aukera eman die horrek, eta simulatzaileak erabiltzen hasi dira, Bittor San Millanek azaldu duenez.

Luiz Inacio da Silva <em>Lula</em> Brasilgo presidentea eta Alberto Fernandez Argentinako presidentea Buenos Airesen. ©EFE

'Sur': diru komun berria Hego Amerikan

Iñaut Matauko Rada

Brasilek eta Argentinak, Hego Amerikako ekonomiarik indartsuenek, diru komun berri bat sortzeko bidea hasi dute aurten. Nahiz eta nazioarteko merkataritzan bakarrik erabiliko litzatekeen, galdera asko sortzen hasi dira gaiaren inguruan, Argentinaren egoera ekonomiko eta finantzario makalagatik batez ere.

Adegiko ordezkariak, gaurko prentsaurrekoan. ©FOKU

Lehengaien eta energiaren prezio handiak dira Gipuzkoako enpresen kezka nagusi

Iñaut Matauko Rada

2023an Gipuzkoako ekonomia %0,5 eta %2 artean handituko dela aurreikusten du Adegik. Enpleguaren inguruko datuak pandemiaren aurrekoak baino hobeak direla gehitu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...