Albistea entzun

Joxe Mari Auzmendi beka aurkeztu du Hik Hasi egitasmo pedagogikoak

Hobekuntza pedagogikoa, euskara eta euskal kulturaren biziberritzea, herri hezitzailea edo inklusioa lantzen duen proiektu bat sarituko du bekak
Atzo egin zuten bekaren aurkezpena, Hernanin.
Atzo egin zuten bekaren aurkezpena, Hernanin. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Larretxea Agirre -

2021eko ekainak 11

Iazko otsailaren 13an zendu zen Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasi egitasmo pedagogikoaren sortzaile eta arima. Lan handia egin zuen hezkuntzan eta herrigintzan, eta hasieran amets zuena gauzatu zuen Hik Hasin. Haren heriotzatik urtebetera, Hernaniko Udalak (Gipuzkoa) eta Hik Hasik haren omenezko hezkuntza beka bat sortu dute. Euskal Herrian alor horretan ematen den lehen beka izanen da, eta lau ardatz hauetako batean oinarritutako lan bat sarituko du: hobekuntza pedagogikoa, euskara eta euskal kulturaren biziberritzea, herri hezitzailea edo inklusioa.

Bekak, egun indarrean dagoen proiektu bat bultzatzeko, edo proiektu berri bat sortzeko 12.000 euroko diru laguntza emanen du, bi ikasturtetan banatuta. Hezkuntza komunitateko kide orok aurkezten ahalko du proposamena, eta askotariko eragileen arteko elkarlana hobetsiko da. Urriaren 1ean bukatuko da proposamenak aurkezteko epea.

Atzo egin zuten bekaren aurkezpena, Hernaniko udaletxean. Bertan izan ziren Hernaniko Udaleko ordezkariak, Auzmendiren senitartekoak eta baita Hik Hasiko kideak ere. Auzmendiren «kemena» eta «argitasuna» nabarmendu zituen Mikel Agirrezabala Hik Hasiko kideak. Bekaren bidez, Auzmendik bere lanean defendaturiko balioei segida eman nahi izan dietela azpimarratu zuen. Gainera, eskerrak eman zizkien bai Hernaniko Udalari, baita Auzmendiren senitartekoei ere beka antolatzeko emandako laguntzagatik.

Parte hartzeko, hamabortz orritan laburbildu beharko da proiektuaren nondik norakoa. Epaimahaia Hernaniko Udaleko kide batek eta Hik Hasi egitasmo pedagogikoko hiru hezkuntza adituk osatuko dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Hizkuntza gutxituen esparruko ehundik gora eragilek sinatu zuten Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, 2016an, Kursaalen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Sare berriak, eragiteko

Ion Orzaiz

Kontseiluak hizkuntza politikak eraldatzeko bide orria aurkeztuko du bihar. Ehun bat eragilek eta entitatek bat egin dute agirian jasotako helburuekin

Eskoriatzako Arizmendi-Almen ikastolaren eremua ur azpian, 'Goiena.eus'-ek zabalduriko bideo bateko irudian. ©Goiena

Kalte handiak eragin dituzte ekaitzek Euskal Herriko hainbat lekutan

Berria

Debagoienan, Iruñerrian eta Gasteizen hainbat kale eta lokal hartu ditu urak.

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudian ©David Aguilar/ Efe

Urkulluk dio «berandu baino lehen» maskararen erabilera arintzeko era egon daitekeela kanpoaldean

Edurne Begiristain

Gaur arratsaldean bilduko da Labiren Aholku Batzordea, eta lehendakariak iragarri du litekeena dela gaueko aisialdia zabaltzeko neurriak hartzea.

Bidaiari bat Rossyko (Frantzia) aireportuan, joan den apirilean. ©IAN LANGSDON / POOL

Txertatuek eta gaitza pasatu dutenek bidaiatzeko muga gutxiago izatea proposatu du ECDCk

Uxue Rey Gorraiz

Europako zentroak iradoki du txertoaren pauta osatua dutenek edo azken 180 egunetan gaitza izan dutenek ez dutela zertan PCR probarik edo berrogeialdirik egin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.