GuraSOSen ondasunak bahitzea nahi du GHK-k

Zubietako erraustegiaren kontrako kolektiboaren aurka salaketa jartzeari uko egin dio Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko batzarrak

GuraSOSen protesta bat, 2019an, Donostian. JON URBE / FOKU.
inaki petxarroman
2021eko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Zubietako erraustegiaren aurka ari den GuraSOS elkartearen ondasunak (5.387 euro) bahitzeko prozedura hasi du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK). Atzo egindako batzarrean, PSE-EEko eta EAJko batzarkideek bat egin zuten Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatu eta GHK-ko presidenteak egindako proposamenarekin. Hain zuzen ere, hainbat auzibidetan izandako kostuak ez ordaindu izana egotzi diote taldeari, eta, horregatik, «bahitu» egin nahi dizkiote ondasunak. GuraSOSek ohar baten bidez jakinarazi du auzibide horietan epaileak ez zirela sartu edukiak aztertzera, eta forma arazoak aipatu zituztela salaketak baztertzeko. GHK-k Gipuzkoako Diputazioaren esku utziko luke elkarte horren dirua bereganatzeko prozedura. Zehazki, hilabeteko epea eman diote GuraSOSi kostu horiek ordaintzeko, eta, hala egingo ez balu, «premiamenduzko nahitaezko diru bilketaren prozedura» hasiko lukete.

Joan den urtarrilaren 12an, Asensiok ohartarazi zuen aztertzen ari zirela erraustegiaren aurka ari den kolektibo horri salaketa jartzea, baina atzo ez zuten aukera hori aztergaien artean izan. Hain zuzen ere, egun hartan jakinarazi zuen GuraSOSek fiskaltzak ikertu egingo duela ea erraustegiaren legeztatze prozesuan irregulartasunik egin ote den. Elkarteak uste du Zubietako erraustegiari obrak amaitubaino lehenago eman ziotela ingurumen baimen bateratua, nahiz eta nahitaezkoa den obrak amaituta egotea baimen hori jasotzeko.

GHK: «Profesionaltasuna»

GHK-k GuraSOS-ek eta bestelako taldeek egindako akusazioak baztertu zituen atzoko batzarraren ondoren bidalitako ohar batean, eta kontsortzioko langileen eta funtzionarioen «profesionaltasuna» defendatu du. Erraustegia martxan jarri arte egindako guztiaren«prozedura eta legezkotasuna» berretsi ditu Asensiok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.