Sinesteko eskaera

EH Bilduko 120 emakume elkartu dira Bilbon, andreek «espazio intimo, publiko eta politikoetara eraldaketa» daramatela aldarrikatzeko

EH Bilduko 120 emakume, atzo, Bilbon. Hizketan, Maddalen Iriarte Jaurlaritzarako lehendakarigaia. BERRIA.
Erredakzioa
Bilbo
2020ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Maddalen Iriarte EH Bilduren Jaurlaritzarako lehendakarigaiak «mezu argi bat utzi» nahi izan du, Bilbon, ezkerreko talde subiranistako 120 emakumek egindako ekitaldi batean: andreek «espazio intimo, publiko eta politikoetara eraldaketa» daramatela, eta, «norbanako zein subjektu kolektibo bezala» haien «momentua» dela: «Sinetsi beharra dugu». Proposamen feministak aurkezteko elkartu dira.

Iriartek esan du emakumeak gizartearen erdia direla, «jendartearen erdian» daudela, eta ez dutela onartzen politika haien «bizkar egitea», kontuan eduki gabe. «Ezin da, ezinezkoa da, ez dugu utziko. Gure beharrei irtenbidea emateko parte izan nahi dugu. Horretarako, ezinbestekoak dira gure hitza eta erabakia».

Emakumeei dei egin die «ahalduntzera» eta «askatasunak irabaztera», «bizitza duina» izateko, «jazarpenik eta biolentziarik gabea». Iriartek azaldu du andreek azkeneko urteetan ere kaleanegin dituztela aldarrikapen horiek, eta gogoratu mugimendu feministak kontratu sozial berri bat eskatu zuela iazko Martxoaren 8ko greban. «Eremu guztietan aldaketa sozialak behar ditugu horretarako».

Bidean aurrera egiteko, «batasuna» galdegin du. «Elkarren arteko aliantzak marrazteko eta elkarrekin bidea egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu guk gaur. Feminismotik. Kanpora begira zein barrura begira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.