Albistea entzun

Jordi Cuixartek Omniumeko zuzendaritza utziko du otsailean

Egungo zuzendaritzak Xavier Antichen hautagaitza aurkeztuko du presidente kargurako
Omniumeko presidente Jordi Cuixart, iazko Diadako ekitaldian.
Omniumeko presidente Jordi Cuixart, iazko Diadako ekitaldian. TONI ALBIR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2022ko urtarrilak 15

Kataluniako RAC1 irrati kateari emandako elkarrizketan iragarri zuen erabakia Jordi Cuixartek, atzo goizean: Omniumen hurrengo kongresuan ez da aurkeztuko plataformako buru izateko. Sei urte zeramatzan Cuixartek Omniumeko buruzagitzan —preso egin ditu urte horietatik lau—, eta ez du jarraitzeko asmorik. Erabaki bera hartu du Marcel Mauri presidenteordeak ere, eta, beraz, zuzendaritzak beste bat proposatuko du Omniumeko idazkari nagusi izateko: Xavier Antich.

Cuixartek bi agintaldi bete ditu Omniumeko presidente gisa, eta hura espetxean egon zen tartean Mauriren esku geratu ziren kudeaketa lanak, nahiz eta presidente karguan berak jarraitu. «Hasieratik elkarrekin izan ginen honetan, eta bera ere presidente izan da», esan zuen Cuixartek Mauriz galdetuta. Haren esanetan, zuzendaritza berria behar du orain erakundeak: «2017ko betaurrekoak egokitu egin behar dira 2022rako». Mugimendua zuzenduko duen talde berria otsailaren 26ko kongresuan erabakiko dute, eta hortik aurrera Cuixart aurreko lanpostura itzuliko da, Guillem Agullo eskolara.

Aurrez ere esana zuen, eta atzo berretsi egin zuen buruzagi independentistak, bere asmoen artean ez dagoela politikagintzan aritzea. «Ekintzaile bat naiz, eta Omniumen eta herrialdearen esanetara egongo naiz aurrerantzean ere, baina ez politikari modura». Cuixart atzo arratsaldean zen hitz egitekoa Carles Puigdemont presidente izandakoarekin eta ERCko idazkari nagusi Oriol Junquerasekin.

2015ean hartu zuen Omniumeko idazkari nagusi kargua Cuixartek, gerora Generalitateko presidente izango zen Quim Torraren ordez. Ordurako urteak zeramatzan erakundean lanean, bazkide gisa lehenik eta presidenteorde karguan azken urteetan. 2017an behin-behinean espetxeratu zuten, urte bereko urrian egindako erreferendumari lotuta sedizioa egitea egotzita. 2019an bederatzi urteko kartzela zigorra eta beste hainbesteko inhabilitazioa ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak.

Esker ona

Mugimendu eta alderdi independentistetako ordezkariek esker ona adieraz zioten atzo Cuixarti, Omniumen egindako lanagatik. Guztiak bat etorri ziren nabarmentzean erakundeko zuzendaritzan izan den denboran ahalegina egin duela mugimendua eztabaida politikoetatik at kokatzeko, eta erakunde guztiak batzeko. «Katalunia askatasunera hurbildu du haren lanak», goraipatu zuen Generalitateko presidente Pere Aragonesek. Baina gobernuburuak Mauriren lana ere eskertu zuen, esanez «garai zailetan» aginte makilari eutsi ziola. Antzeko hitzak baliatu zituen Puigdemontek ere, eta eskerrak eman zizkion egindako guztiagatik.

Orain, militanteen babesa lortzen badu, Antichek hartuko luke Cuixarten lekukoa hurrena. Filosofian doktore eta La Vanguardia egunkariko kolaboratzaile izandakoak dagoeneko onartua du eskaintza. Hura ere Omniumeko kide da 2017tik, eta gertutik ezagutzen du erakundearen lana; izan ere, azken urteotan Eskubide Zibil eta Politikoen arduraduna izan da mugimenduaren barruan. Haren hautagaitzaz galdetuta, Cuixartek ez du zalantzarik egin: «Xavier gizon kultua eta jakintsua da, baita sentibera ere. Oso ondo ezagutzen du Omnium, eta lan asko egin du isilean gure lana partekatzeko. Ziur gaude bere esku dagoen guztia egingo duela orain arte egindako lanari eutsi eta aurrera egiteko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Londresko Polizia Erresuma Batuko Parlamentuaren kanpoaldean. / ©Andy Rain, EFE

Downing Streeteko festak ikertuko ditu Poliziak

Arantxa Elizegi Egilegor

ITV telebista katearen arabera, 2020ko ekainean, konfinamendu betean, 30 lagun bildu ziren lehen ministroaren egoitzan, haren urtebetetzea ospatzeko.

Errusiako militarrak, joan den astean, Bielorrusian. ©EFE

Errusia eta Ukraina Parisen bilduko dira bihar, tentsioa baretzeko ahaleginean

Gorka Berasategi Otamendi

Frantziarekin eta Alemaniarekin batera elkartuko dira lau estatuetako ordezkaritza bana. Macronek «diplomaziaren baliabide guztiak» erabiltzera deitu du. Putinekin hitz egingo du telefonoz, aste amaieran.

Zale batzuk zauritutako lagunei lagundu nahian, bart, Jaunden. ©BERRIA

Gutxienez zortzi lagun hil dira Afrikako Kopako neurketa batera sartu nahian zebiltzala

Paulo Ostolaza

Beste 38 lagun inguru zaurituta daude. Jaunden gertatu da ezbeharra, Kamerungo selekzioaren partida baten aurretik. Norgehiagoka ezer gertatu ez balitz bezala jokatu da.

Burkina Fasoko presidente Roch Kabore, hitzaldi bat ematen, Unescoren 75. urteurrenean, Parisen. ©JULIEN DE ROSA / EFE

Burkina Fasoko militarrek diote boterea hartu eta junta bat osatu dutela

Mikel O. Iribar

Kabore presidentea kargugabetu eta parlamentua desegin dutela esan dute matxinoek. Segurtasun arrazoiak aipatu dituzte kolpea emateko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.