Albistea entzun

Ugandak tropak bidali ditu Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdera

Ehunka soldadu sartu dira. Bi herrialdeetako armadek esan dute elkarlanean ari direla ziurtatzen bonbardatutako ADF miliziaren posizioak
Kongoko Errepublika Demokratikoko soldadu bat, Ipar Kivun.
Kongoko Errepublika Demokratikoko soldadu bat, Ipar Kivun. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2021eko abenduak 2

Ugandak eta Kongoko Errepublika Demokratikoak beste pauso bat eman dute ADF Indar Demokratiko Aliatuak milizien aurkako ahalegin militar bateratuan. Miliziak Kongo ekialdean dituen kanpaleku batzuk bonbardatu zituen Ugandako armadak herenegun, eta, atzo, soldaduak bidali zituen herrialdearen eremu horretara. Kongoko armadaren bozeramaile Leon-Richard Kasongak Twitterren adierazi zuenez, «bilaketa eta kontrol operazioak» egiten ari dira bi armadetako soldaduak, modu horretan aire erasoekin «kaltetutako» posizioak ziurtatzeko. Ugandako armadak herenegun esan zuenez, «zehatzak» izan ziren erasoak.

Ehunka soldadu sartu dira Kongora Ipar Kivu probintziatik, Nobiliko mugako pasabidetik. NBE Nazio Batuen Erakundeak han daukan iturri batek eta laguntza humanitarioa ematen duen aktibista batek AFP Agence France-Presse berri agentziari adierazi diotenez, Ugandako tropak «oso ondo armatuta» zihoazen, ibilgailu blindatuetan.

Oihan itxiko lekua da Ipar Kivu probintzia. Al-Jazeerarentzat han lan egin izan du Malcolm Webb kazetariak, eta hedabide horri kontatu dio ADF miliziak bukatzeko aurrez egin izan diren saiakerek zailtasun horrekin topo egin izan dutela. «Hain dira trinkoak [oihanak], ia ezinezkoa izan daiteke mendiko bideetatik kanpo landaredi hori zeharkatzea». Hain zuzen ere, ADFkoek oihan horietan dituzte kanpalekuak eta ezkutuko baseak. «Eremu zaila da gerrilla taktikak erabiltzen ari den talde armatu bati jazartzeko».

Bi herrialdeek ekintza adostuak egitea erabaki aurretik, Kongoko Gobernuak beste ahalegin batzuk egin izan ditu miliziak desagerrarazteko. Joan den maiatzean, esate baterako, setio egoera ezarri zuen Ipar Kivu eta Ituri probintzietan, eta erasoaldi militar bati bidea ireki. Operazio horren ondorioz, soldaduak funtzionario publikoak ordezkatzen hasi ziren, adibidez.

Giza eskubideen aldeko Ipar Kivuko aktibista bat itxaropentsu mintzatu zen Reuters berri agentziarekin. «Gure armada Ugandakoarekin elkarlanean aritzen baldin bada, irtenbide bat bilatuko da, eta ADFen historia iraganean geratuko da».

Ikusteko dago bi armadek lankidetzan jarraituko ote duten. Ugandako tropak 2017an sartu ziren azken aldiz Kongoko lurretan, eta orduan esan zuten milizietako ehun bat hil zituztela. ADFkoak aspalditik daude Kongo ekialdean —eremu aberatsa da baliabide naturaletan—, eta, Kivuko Segurtasunaren Barometroaren datuek diotenez, 2017az geroztik 2.000 zibil baino gehiago hil dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gizon bat tabberna bateko ataria garbitzen, Vienan, iazko azaroko itxialdiaren hasieran. / ©CHRISTIAN BRUNA, EFE

Otsailetik aurrera, Austriak 3.600 eurorainoko isuna jarriko die txertatuta ez daudenei

Arantxa Elizegi Egilegor

Parlamentuak gaur bozkatuko du lege proposamena. Otsailaren 1etik aurrera, txertatzera derrigortuta egongo dira 18 urtetik gorako herritarrak.

Ratzinger, 2020ko ekainean Regensburgen (Alemania) ©PHILIPP GUELLAND / EFE

Municheko artzapezpiku zela abusuen aurka ezer egin ez izana egotzi diote aita santu emerituari

Arantxa Elizegi Egilegor-Igor Susaeta

Joseph Ratzingerrek lau sexu abusuren berri izan zuen, artzapezpiku zela. Abokatu talde batek egin du ikerketa, artzapezpikutzak berak eskatuta. Gerraostetik 2019ra arte salatutako abusuak jasotzen dira bertan. Marx Municheko kardinalak nabarmendu du Elizak ez dituela serio hartu izan sexu abusuak.

Kataluniako prozesu independentista sustatzeagatik Espainiako Auzitegi Gorenak espetxeratutako bederatzi buruzagi katalanetako zazpi, iazko ekainean, espetxetik irteten. ©Qique Garcia, EFE

Indultuen kontrako helegiteak bertan behera utzi ditu Espainiako Auzitegi Gorenak

Gorka Berasategi Otamendi

PPk, Ciudadanosek eta Voxek errekurtsoa jarri zioten buruzagi independentista katalanak aske uzteko neurriari, baina auzitegiak ebatzi du ez dutela horretarako gaitasunik.

 ©ANGEL MADINA G. / EFE

«Deskolonizazioaz ari ote garen argitu behar du NBEk»

Arantxa Elizegi Egilegor

«Nazioartearen babespean» ezkutatzea leporatu dio Arabik Espainiari. Polisarioko kidearen esanetan, Madrilek «erantzukizun politiko eta juridikoa» du gatazkan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.