Emakumeen arteak lau ate zabalik, ARTgia sorgunean

Ane Gebara ipuin kontalariak arte plastikoetara egin du salto '4pArTE' instalazio artistikoarekin. Urriaren 20ra bitarte bisitatu ahalko da
Ane Gebara, bere arte instalazioaren aurkezpenean.
Ane Gebara, bere arte instalazioaren aurkezpenean. JUANAN RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Satrustegi -

2019ko urriak 5

Ikusgai da dagoeneko Ane Gebara (Gasteiz, 1988) ipuin kontalari eta artistaren 4pArTE obra berria. Gasteizko ARTgia sorgunean bisitatu ahalko da, asteartetik igandera, hilaren 20ra arte. Haren lana sarituetako bat izan zen Gasteizko Kultura Sailak ARTgiarekin batera antolatuko ARTgia da deialdian. Lehen aldia du Gebarak arte plastikoetan, eta estreinako arte instalazioaren izenburua hitz joko batekin osatu du: Lau ate, lau emakumeen artean parte; emakumeen arteko lau ate; emakumeen parte; lau ate.

Ibilbide luzea du Gebarak ipuin kontalari moduan, eta eragina nabaria da proiektu berri honetan. Lau ate irudikatu ditu, lau emakume desberdinen istorioetan murgiltzeko aukera emango dutenak. Gebarak dio ipuin bat kontatzean istorioan eta testuinguruan erabat sartu beharra dagoela, eta hori irudikatu nahi izan du. Ikusi, ukitu, entzun eta sentitzeko istorioak kontatu nahi ditu, eta lau ateak material eta forma desberdinekin egin ditu horregatik, entzungailuak eta begiak estaltzeko mozorroa jantzita atearen gainean etzan, eta sentsazioei bide emateko.

Belarra eta baserria; burdina eta trenbidea; belusa eta ohea; pintura eta itsasoa. Elementu horiek guztiak uztartuz, emakumeen bizitzako detaile txikienetatik sortutako kontakizunak eraman ditu sorgunera, hiru eta bost minutuko audioez lagunduta. Uste du inguruko ereduetan, film eta telesailetan, «oso erraza» dela gizonen bizitzetan sartzea, eta andreen kezkak eta sentsazioak, aldiz, baztertu egiten direla. Hala, ahotsa eta irudia jarri dizkie kezka horiei. Istorioak ez daude emakume jakinetan oinarrituta; bere inguruko andreek bizitako edo haiei entzundako esperientziak bildu ditu, eta horren ideia orokor bat da erakusketakoa. «Erakusketa ez dago emakume jakin batengan oinarritua; denak izan gintezke emakume hori». Gehitu du istorioak ez direla errealak, baina egiazkoak izan zitezkeela laurak.

Elkarren artean oso ezberdinak dira lau emakumeak eta ipuinak, baina bada aldi berean lotzen dituen zerbait: inflexio puntu bat. Erabaki bat hartu edo iritziz aldatu izanarekin harro, beste etapa bat abiatuko dute laurek, kutsu baikorra duten ipuinekin, «une horretan aurrera egiteari ekingo baliote bezala». Beste ate bat ere jarri du erakusketan, bosgarrena. Zuria, «naturala; norberarena», bakoitzak bere istorioa idatz dezan.

Ipuin saio berezi bat egingo du urriaren 12an; ipuinak xehe aztertuko ditu bertaratzen direnekin, eta beste kontakizun batzuk entzuteko aukera ere izango da. Halaber, urriaren 20an, amaiera festa egingo dute. Ondoren, erakusketa beste toki batzuetara eramatea espero du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna