Albistea entzun

Aulkiak, gogoetatzeko

Gasteizko Artgia guneak Carolina Mattos artistaren lanak biltzen dituen erakusketa zabaldu du. Kolore biziko sei koadro jarri ditu ikusgai
Carolina Mattos artista, Artgia aretoan ikusgai dauden bi obra atzean dituela.
Carolina Mattos artista, Artgia aretoan ikusgai dauden bi obra atzean dituela. ENDIKA PORTILLO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2021eko maiatzak 28 - Gasteiz

Hausnarketa batetik abiatzen da dena: «Norentzako dago lekua eta non? Migratzaileentzat lekurik badago? Emakumeentzat? Une oro ari zaizkigu gogorarazten: mundua handia da eta denontzako tokia dago, baina arrazoi bat edo beste dela medio, gauza bat dela edo bestea dela, ezin iritsi ari gara batzuk, ezin leku horiek hartu. Zergatik?». Ideia horri bueltaka aritu da Carolina Mattos artista (Buenos Aires, Argentina, 1988) azken urtean, erantzunen bila, zain, esperoan. Eta gogoeta hori oinarri hartuta osatu du Gasteizko Artgia sorgune aretoan jarri duen erakusketa: Sobre la espera y ocupar espacios (Itxaronaldiari eta espazioak okupatzeari buruz). Ekainaren 27ra arte izango da ikusgai.

Sei koadrok osatzen dute bilduma: egurra, pintura eta haria erabiliz sortutakoak dira, propio erakusketarako ondutakoak. Eta konposizio bera dute guztiek, gainera: egurrezko laukia zulatuta dago erdian, eta hutsunea koloretako hariekin egindako brodatu batek estaltzen du; margoak bi elementuak elkartzeko zubi lana egiten du. Artistak adierazi duenez, «geruzak» sortu nahi izan ditu piezetan, pertsonak eta espazioak «dimentsio desberdinetan» daudela irudikatzeko. «Kontrastea irudikatzea ere oso interesgarri egiten zitzaidan, egurraren gogortasunaren eta hariaren goxotasunaren artekoa, espazioaren zurruntasunaren eta erosotasunaren artekoa».

Materialez gain, ordea, aulkia da lan guztiak lotzen dituen elementu nagusia; izan ere, Mattosek aulkia erabiltzen du espazioak okupatu bitarteko «itxaronaldiaren sinbolo» gisara. «Zenbat aldiz ikusi dugu jendea zain, zutik, eta bitartean aulki pila bat hutsik, inor ez delako esertzera ausartzen? Hau da, hutsik dagoen eta okupatzera ausartzen ez garen espazioaren ikur ere bada aulkia. Gainera, denbora, klase eta eremu guztiak gainditzen dituen objektua da», azaldu du artistak.

Batzuetan, egurrean margotuta azaltzen da aulkia, bigarren plano batean egongo balitz bezala, eta, beste batzuetan, aldiz, lehen planoan ageri da, hariekin brodatuta. Materialekin eta konposizioarekin egin moduan, espazioak eta pertsonak desberdintzeko modu bat da: «Batzuetan, zurrunak gizakiak gara, eta, beste batzuetan, espazioak dira arrotzak».

Koadroak ilustratzeko kolore biziak erabiltzearen hautuak, ordea, artistaren «obsesio» bati erantzuten dio: «Erreproduzitzen zailak diren koloreak dira; beraz, oso erakargarri zaizkit».

Emart zikloaren hirugarrena

Argentinarra jaiotzez, hiru urte daramatza Mattosek Gasteizen bizitzen, eta hau du lehen erakusketa Artgian. Nolanahi ere, urteak daramatza ehun arteaz, ehunen moldakortasunaz eta beste materialekin konbinatzeaz ikertzen. Eszenografia ikasi zuen, eta, egun, batez ere bere kabuz aritzen da lanean, ilustratzaile eta arte zuzendari. Arabako emakume artisten jarduera bultzatzeko Emart zikloaren barruan, aurtengo hirugarren erakusketa da Mattosena, Alejandra Buenorenaren eta Nefer Olaizolarenaren ondotik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aitor Fenandino eta Mikel Losada aktoreak, 'Bake lehorra antzezlaneko eszena batean ©Monika del Valle/Foku

Karlistaldian kokatutako gerrei buruzko antzezlana sortu du Patxo Telleriak

Iñigo Astiz

Zehazki, 1872ko karlisten eta liberalen arteko Zornotzako bake ituna hartu du abiapuntu antzerkigileak, baina kasu zehatzetik harago, bakeari eta gerrari buruz gogoeta egiten duen obra bat sortu du: 'Bake lehorra'. Astelehenean estreinatuko dute euskaraz

Saria jaso duten musikariak, gaur, BECeko ekitaldian. ©Marisol Ramirez / Foku

Hamar artista eta talderen lana aitortu dute Musika Bulegoaren VI. Sarietan

Ainhoa Sarasola

Olatz Salvador, Chill Mafia, Gaur, Ether Ensemble, Maite Larburu, Ramon Lazkano, Verde Prato, Amak, Trio Zukan eta Motxila 21 taldeak saritu dituzte aurten, Barakaldoko BECen eginiko galan.

Led Silhouette dantza konpainiako Martxel Rodriguez eta Jon Lopez kideak. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Erriberriko antzerki jaialdiak inklusibotasuna izanen du ardatz

Yasmine Khris

Uztailaren 15etik 31ra egingo dute antzerki klasikoaren jaialdia. Espazio «paritario eta feminista» baten alde egin dute apustua aurten

Ezker-eskuin, Arantxa Arzamendi, Mari Jose Telleria, Pello Leiñena, Aizpea Otaegi eta Andoni Iturbe. ©ERESBIL FUNDAZIOA

Musikastek «euskal musikaren hiriburua» batuko du 50. urtez

Miren Mujika Telleria

Bihar hasiko da Musikaste, Errenterian, maiatzaren 28ra bitarte. «Urrezko ezteiak» ospatuko dituzte aurten; izan ere, 50 urte bete ditu jaialdiak. Hamar emanaldi egingo dituzte, askotariko doinuekin

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...