Eusko Legebiltzarreko inbestidura saioa. Alderdien hitzartzea

PSE-EE. Akordioaren «kutsu aurrerakoia» aldarrikatu du

Idoia Mendia, atzo, hitz egin aurretik maskara kentzen. RAUL BOGAJO / FOKU.
Igor Susaeta.
2020ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Idoia Mendiaren ustez, EAJk eta PSE-EEk lortutako gobernu akordioak «kutsu aurrerakoi nabarmena» dauka. PSE-EEren idazkari nagusiak —gobernu berriko kide izango da, nahiz eta oraindik ez duten zehaztu zein kargu edukiko duen— atzo legebiltzarrean egindako osoko bilkuran adierazi zuenez, bere alderdiak proposatu du «kontsentsuak zabaltzea». Horregatik, oposizioan egongo diren alderdiei adierazi zien «aprobetxatu» ditzatela hauteskunderik gabeko datozen hiru urteak, politika «hizki larriz» egiteko. COVID-19ak eragindako krisiari «irtenbide justu bat» eman nahi dioten alderdiak deitu ditu, eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak (PSOE) azken hilabeeetan errepikatu izan duen moduan, Mendiak ere «inor atzean ez uzteko» konpromisoa hartu du.

EAJk eta PSE-EEk osatutako gobernu koalizioak adostutako programa garatu ahal izateko, «onuragarria» da, Mendiaren esanetan, Espainiako Gobernuak «Euskadiren bakantasuna aitortzeko hartutako konpromisoa». PSE-EEren buzuzagiak Gernikako Estatutua «osorik» betetzearen aldeko mezua plazatu zuen. Zehaztu zuen, bide batez, EAJk eta PSE-EEk ez dutela bat egiten itun hori «nola berritu» erabakitzeko orduan, eta horregatik utzi dutela gobernu akordiotik kanpo.

Bestalde, Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiari esan zion ez zuela «bide orri argirik» planteatu. Adierazi zion, gainera, PSE-EE inoiz ez ez dela izango «independentzia eta euskal errepublika» bultzatuko dituen gobernu baten kide. Mendiak eskatu zion koalizio independentistari eduki dezala «herrialde akordioetan inplikatzeko gaitasuna».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.