Bi preso ohi berriro epaituko dituzte gaur Madrilen

2020ko irailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Txerra Martinez eta Oskar Abad preso ohi basauriarrak berriro epaituko dituzte gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, duela 30 urteko auzi batengatik. Martinezek hemezortzi urte eman zituen preso, eta Abadek, berriz, 21. Zigorra bete ondoren aske gelditu ziren, Martinez 2009an eta Abad 2012an.

Epaiketa dela eta, manifestazioa egingo du Sortuk gaur Bakion (Bizkaia), 20:00etan, Iru-Bide tabernatik abiatuta, Bakea eta demokrazia. Erasorik ez! lelopean. Joan den larunbatean ere mobilizazioa egin zuten Basaurin (Bizkaia).

Sorturen ustez, Espainiako Estatuak «bakeari eta bizikidetzari ekarpena» egin beharrean, «mendekuan oinarritutako salbuespenezko justizia aplikatzeari» eusten dio: «Espetxeak husteko garaia da, ez errepresioan tematzekoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.