Asier Ezeiza berriz epaitzeko eskatu du Gorenak

2020ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak agindu du berriro egin dadila Espainiako Auzitegi Nazionalak Asier Ezeiza euskal preso ohia absolbitzeko sententzia eman zuen epaiketa. 2003an Alacanteko eta Benidormeko (Herrialde Katalanak) hotel batzuen aurka egindako bi atentaturengatik epaitu zuen, urte hasieran. Bertzeak bertze, kalte «terroristak», polizien aurkako sei hilketa saiakera eta bertze zortzi hilketa «terrorista» saiakera leporatzen zizkioten.

Martxoaren 9ko sententzian absoluzioa agindu zuen epaileak, ebatzita ez zegoela frogarik atentatu horietan zuzenean parte hartu zuela erakusten zuenik. Gorenak baliogabetu egin du orain epai hori, eta auzia berriro egitea galdegin du, leherketa horietan «lagundu izana» ez zuelako aztertu Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Maiatzean gelditu zen Ezeiza aske, Frantziako justiziak ezarritako kondena osorik beteta. 2008an atxilotu zuten Hernaniko euskal preso ohia, Frantzian, ETArekin lotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.