%7 gutxitu dira Iberiar penintsulara txalupaz iritsiak

2019ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Iaz markak hautsi ziren: inoiz baino migratzaile gehiago iritsi ziren Iberiar penintsulara itsasoz. 2013an hasita, urtez urte goraka egin du kopuruak. Baina aurten, oraingoz, joera aldatu egin da. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, urtarriletik maiatzera bitartean 7.398 etorkin iritsi ziren Gibraltarko itsasartea zeharkatuta edo Balear uharteetara, txalupaz; hau da, 2018ko epe berean baino %6,6 gutxiago. Guztira, 227 itsasontzi izan ziren.

Ministerioaren arabera, behera egin du Kanariar uharteetara, Ceutara eta Melillara itsasoz iritsi direnen kopuruak. Baita Ceuta eta Melillako hesiak gainditzea lortu dutenenak ere: aurtengo lehen bost hilabeteetan %3,1 apaldu da kopuru hori. 435 migratzailek igaro zuten Ceutako hesia, eta 1.974k Melillakoa. Haiek ere, normalean, penintsulara joaten dira gero.

Orain arte gutxiago iritsi diren arren, udan gorakada espero dute. Eta Eusko Jaurlaritzak, iazko datuak oinarri hartuta, «giza laguntza» emateko plan bat egin du, Gurutze Gorriarekin eta Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Irungo (Gipuzkoa) udalekin elkarlanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.