Albistea entzun

Beste mehatxu batzuei aurre egiteko utzi du Etiopiako armadak Tigray

Abiy Ahmedek azaldu du Mekelek ez duela «garrantzi militarrik». Tigrayko hiriburuaz gain, beste lau hiri ere bereganatu ditu TPLFk
Emakume etiopiar bat, Um Rakuba errefuxiatu kanpalekuan, Sudanen.
Emakume etiopiar bat, Um Rakuba errefuxiatu kanpalekuan, Sudanen. ALA KHEIR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2021eko uztailak 2

TPLF Tigray Askatzeko Herri Fronteak Mekele hartu izanari garrantzia kendu dio Etiopiako lehen ministro Abiy Ahmedek. Haren esanetan, eskualdeko hiriburuak ez du «garrantzi militarrik». Herrialdeko armadak eremua utzi eta «aldebakarreko su-eten humanitarioa» aldarrikatu izana ere justifikatu du, argudiatuta «atzerriko mehatxuetatik» babestu beharraren ondorio dela.

Addis Abebak bertsio ugari eman ditu asteleheneko erabakia argudiatzeko. Abiyen arabera, eremua uztearen arrazoietako bat da Etiopiako armadako militarren «mendeku nahiak» etetea eta zibilen kontrako erasoak eragoztea. Hori arrazoitzeko, azaldu du TDF Tigrayko Defentsa Indarrek —TPLFko kideez osatua dago— «bizkarretik» eraso dietela militarrei; salatu du, besteak beste, «zibil armatuek» militar ugari hil dituztela, eta hiletak erabili dituztela «armak ezkutatzeko».

«Iazko mehatxurik ez da existitzen jada», gehitu du Abiyek. Hala, euren helburuak lortu dituztela azaldu nahi izan du: TPLFren junta «neutralizatzea» eta Mekelen zeuden armadako kideak «askatzea». Errealitateak, baina, bestelakoa adierazten du. Izan ere, Mekele soilik ez, Adwa, Shire, Axum eta Adigrat hiriak ere bereganatu ditu TPLFk, Efe agentziaren arabera.

Etiopiako Gobernuak garrantzia kendu nahi izan dio egoera horri, eta beste gatazka batzuetan zentratu behar dela nabarmendu. Redwan Hussein Atzerri ministroaren esanetan, «berehalako segurtasun nazionaleko beste mehatxu bat» izan da Tigraytik ateratzera behartu dituena. Nilo Urdinean egiten ari den presa izan daiteke hori. Izan ere, Egiptoko eta Sudango gobernuen haserrea eragin du azpiegiturak, eta hiruren arteko negoziazioek ez dute oraingoz fruiturik eman.

Bi milioi desplazatu

Etiopiako armadaren eta TPLFren arteko gatazkak ez dira berriak, baina tentsioak nabarmen egin zuen gora iazko azaroan, gatazka armatu bat lehertzeraino. Addis Abebak Mekeleko base militarrari erasotzeaz akusatu zuen alderdi independentista, eta hilaren 4an ofentsiba militarrari ekitea erabaki zuen. Armadak Mekele hiria bereganatu zuen hilabete haren amaieran, eta gerra irabazitzat jotzera ere ausartu zen Abiy. Ez da, baina, halakorik pasatu, eta ondorio latzak utzi ditu bi aldeen arteko borrokak: milaka hildako, bi milioi barne desplazatu baino gehiago, eta 75.000 lagun inguruk Sudanera ihes egitea. Nazioarteko hainbat erakundek, gainera, «gerra krimenak» egiteaz akusatu dituzte Etiopiako eta Eritreako armadak —Addis Abebari laguntzen ari da—.

Bide horretatik, EB Europako Batasunak, menia ontzat jo arren, beste pauso emateko eskatu dio Etiopiari. Egin beharrekoen artean aipatu ditu Eritreako tropek herrialdea uztea eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Albiste gehiago

Ponsati Generalitateko kontseilari ohia, Puigdemont presidente ohia, Puig kontseilari ohia eta Boye abokatua, atzo, Bruselan. ©LEO RODRIGUEZ / EFE

Erbesteratu katalanak Espainiaratzea baztertzeko irizpideak, zehaztuta

Gorka Berasategi Otamendi

EBko Justizia Auzitegiak ebatzi du Belgikak Espainiako justiziaren «gabezia sistemiko bat» frogatu behar duela haren euroagindu bat baztertzeko. Ez da guztiz lerratu, ez independentistekin, ez Llarenarekin
AEBetako gerra abioi batzuk, Ozeano Atlantikoko hegazkinontzi batean. ©STEPHANIE LECOCQ / EFE

Ukrainara gerra abioiak bidaltzearen aurka agertu da, oro har, Mendebaldea

Igor Susaeta

Borrokarako hegazkinak Kievi entregatzea aztergai dute, baina aliatuek ez dute jarrera bateraturik. AEBek eta Berlinek ezetz esan dute
Carles Puigdemont (erdian) Luxenburgoko auzitegiaren epaia baloratzen, gaur, Europako Parlamentuan, inguruan Clara Ponsati, Gonzalo Boye, Lluis Puig eta Toni Comin dituela. ©Berria

Erbesteratu katalanek ezingo dituzte Belgikaren argudioak erabili Llarenaren euroaginduak baztertzeko

Gorka Berasategi Otamendi

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi duenez, batasuneko estatu kide batek ezin dio uko egin beste kide baten euroagindu bati, frogatu ezean azken horrek sistematikoki urratzen dituela eskubideak.

AEBetako F-16 hegazkin batzuk ariketa militarrak egiten Hego Korean ©EFE

Ukrainara gerra abioiak bidaltzearen aurka agertu da, oro har, Mendebaldea

Igor Susaeta

Auzia mahai gainean dago, baina Mendebaldeak ez du jarrera bateraturik. Macronen arabera, hainbat aldagai hartu beharko lirateke kontuan borrokarako hegazkinak entregatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.