Albistea entzun

Irteerako pistola-tiroa

Juan Carlos Poderoso - AP-8 Peajerik Ez plataforma

2022ko maiatzak 14

Alderdi politikoak, datorren urteko Foru eta Udal Hauteskundeetatik urtebetera, dagoeneko hauteskunde-kanpainan baleude bezala ari dira. Azken borrokaldian eskuratutako boterea berresten saiatuko direnek, beren irudi-kabineteak bete-betean jarri dituzte lanean, eta agenda estua dute agintaldiaren azken hilabeteetan, kasualitatez bezala programatutako inaugurazioetan, beren besaulki erosoetan beste lau urtez finkatuta jarraitzeko. Eta alderdiak boterea asaltatzen saiatuko dira, balizko boto-emaileei hitz gozoak eskainiz.

Lehenengoek eskuratutako botereak ematen dien makineria erabiltzen dute, eta, nola ez, makineria horrek dakarren diru publikoa.

Adibide ezin hobea da EAJ Bizkaiko Foru Aldundian, non bere ordezkari nagusia, Unai Rementeria jauna, Herritarren Partaidetzarako Topaketak egiten hasi berri den. Bitxia bada ere, hauteskunde urtean bakarrik egiten ditu, eta gutxietsi egiten ditu bere legealdiko gainerako garaietan. Hori egiaztatu ahal izan zuen AP-8 Peajerik Ez plataformak bilera parte-hartzailea eskatu zionean, 24.842 bizkaitarren sinadurak lagun, bidesariaren aurka.

Bere mekanika, nahiz eta herritarrek Rementeria jaunaren etorkizuneko kudeaketarekin bat egiteko ideiak emateko aukera gisa iragarri, oso itxia da, eta, foro parte-hartzailea eskaintzen duen gertuko pertsona gisa aurkeztearen itxurapean, berez, gorespen-ekintza ponpoxo batera mugatzen da, EAJren hautagaia botoa merezi duen hautagai bakar gisa aurkezteko. Herritarrek esaten dutenari buruzko benetako interesik gabe.

Ekitaldira joateko, Bizkaiko herritar guztiak gonbidatzen dira, baina, antolakuntza-arrazoiengatik, edukiera mugatzen da, ekitaldia erabat kontrolagarriak diren espazio itxietan egiten baita, baina, hori bai, kafea, pastak, azafatak eta bertaratutakoentzako oparia aseguratua. Solaskideak aukeratzea da anfitrioiari, Rementeria jaunari, ate handitik irtetea bermatuko dion arrakastaren gakoa. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da, zorionekoa izateko itxaropenarekin. Esperantza hori, hasiera batean, desagertu egiten da batzokietan hautatutako alderdiko militante motibatuei aldez aurretik esleitutako edukieraren bi herenekin, gonbidatu horiekin eszenaratzean egindako hitzaldien eta proposamenen txaloak eta parabolak ziurtatzeko.

Izendapen askearen herena, beraz, ezin da inola ere onartu; izan ere, erakundeak diseinatutako mestizajea duten taldeetan egokitzen direnez, ez dago gidoian aurreikusi gabeko gai bat eztabaidagai jartzeko aukerarik.

AP-8 Peajerik Ez plataformari horixe gertatu zitzaigun: Durangaldeko boloan infiltratzea lortu genuen, gure gaia atera genezakeen ikusteko. Alferrik. Ordenaz kanpo Rementeria jaunari galdetu genionean zer jarrera hartuko duen herrialdeko ekialdeak jasaten duen bidesari bidegabeari buruz, arrazoi bakar batekin erantzun zigun, modu ironiko eta ahaltsuan: «Ez duzue ulertzen: bidesaria kobratzen dugu A-8ko tarte horretatik igarotzen direnek eta hemen zergarik ordaintzen ez dutenek, bidesariarekin ordain dezaten». Jakina, ez zigun bere arrazoibide zatarrari erantzuteko eskubiderik eman, ez genezan jarri ataka estuan, erantzunez, adibidez, logika hutsez, Durangaldean, Lea-Artibain eta Ermuan bizi garenok, zergak ordaintzen ditugunez gainerako bizkaitarrok bezala, ea zergatik ez gaituen salbuesten gainzerga larri honetatik. Baina bagenekien inoren kortan geundela.

Bestalde, boto-emaileen babesa jasotzeko eta lau urterako besaulki erosoa lortzeko lehian dauden gainerako hautagaiek honakoa eta bestekoa aginduko dute, beren proposamenen ontasunak haizatuko dituzte ezker-eskuin, baina kontratuzko inolako bermerik gabe aurkezten dituzten proposamenak gauzatuko dituztela bermatzeko. Legegintzaldi honetan, Bizkaiko Batzar Nagusietan oposizioa deiturikoaren taldeekin egiaztatu dugu hori, AP-8 Peajerik Ez plataformaren eskariarekin.

Hausnarketa hau amaitzeko, horra bi ohar behar-beharrezkoak.

Lehenengoa, Rementeria jaunari zuzendua, jakinarazteko benetako topaketa parte-hartzaileak duela mende askotatik egiten zirela Bizkaiko herrietan, elizateetan, non herritarrek beren arazoak hautetsiekin aurrez aurre jar zitzaketen. Hori dela eta, ahaldun nagusi gisa, Bizkaiko herrietako plazetan aurkezteko deia egiten dizugu, zeure kudeaketa aurrez aurre jartzeko (ahal balitz alderdi guztietako ordezkariek lagunduta), horrela, tranparik eta kartoirik gabe, herritarren benetako kezkak eta lehentasunak zein diren aztertu ahal izateko. Bermatzen dizugu Durangaldean egingo duzun agerraldian AP-8 autobideko bidesari bidegabea gai konprometitua izango litzatekeela zuretzat.

Eta esan nahi dizugu baita ere, Rementeria jauna, zeure ego populistaren goraipamena zeure alderdiaren diru oparoarekin finantzatzeko, ez ekitaldi alderdikoiak antolatuz, Herritarren Partaidetzarako Topaketak bezalakoak, zergadun bizkaitarraren diruaren kontura.

Oposizioko alderdiei, legealdi honetan bidesarien arazoa bideratzen saiatzeko hainbat aldiz bisitatu ditugun horiei, eskatu nahi diegu beren oinarriek zer dioten entzuteko eraginpeko herrietan, horrela egiaztatu ahal izango baitute gure postulatuek herritarren kezkei erantzuten dietela; baina, egia esan, badirudi lotura handirik ez dutela haiekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...