Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Ondorena

Voxen helburuetako bat izango da «euskararen inposaketa» salatzea

Erredakzioa
2020ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Voxek aurrenekoz edukiko du parlamentari bat Eusko Legebiltzarrean, eta horrek, Amaia Martinezen arabera, «euskararen inposaketa» salatzea izango du helburu, besteak beste. Hori nabarmendu zuen atzo Radio Euskadin. Martinezen hitzetan, eskuin muturreko alderdiak datorren legegintzaldian lehenetsiko dituen beste helburuetako bat izango da «nazionalismo totalitarioa» amaitzea. «Eta, beste edozeren gainetik, Espainiaren batasuna aldarrikatzea».

Martinezek beste alderdiren batekin lankidetzan aritzea baztertu du. «Gure ahots propioa izango dugu, eta bat egin nahi duenari eskua luzatuko diogu». Espainiar abertzaleak ez diren alderdiak legez kanpo uztearen alde agertu izan da Vox, eta horri buruz galdetu zioten Martinezi. Defendatu zuen «nazioaren, Espainiaren, batasunarekin» ados ez daudenek ez dutela «ahotsik eduki behar instituzioetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.