Noiz sortua: 2019-01-04 00:30:00

Jarrera sexista izatea leporatu diote Sanders senatari demokratari

Igor Susaeta -

2019ko urtarrilak 4

Hillary Clintonen kontrarioa izan zen Bernie Sanders senataria, 2016ko presidentetzarako hauteskundeen atarian Alderdi Demokratak egindako primarioetan. Sasoi hartan sexualki jazarri zitzaiela salatu dute harekin lan egin zuten zenbait emakumek, eta, horregatik, berriro primarioetara aurkeztea erabakitzen baldin badu, Sanders hautagai egokia ote den eztabaidatzen ari dira Alderdi Demokrataren barruan.

Sexismo salaketa horien eta eztabaida horren berri ematen duen erreportajea kaleratu zuen The New York Times egunkariak, herenegun. Akusazioak kontuan hartuta, Alderdi Demokrataren ordezkari batzuk baloratzen ari dira Sanders «emakumezkoen interesak» defendatzeko moduan egongo ote den, 2020ko presidentetzarako hauteskundeetan berriro hautagai izatea erabakitzen badu. Senataria salatu dutenek nabarmendu dute, gainera, gizonezkoek baino diru gutxiago kobratzen zutela, lan bera egiten zuten arren.

Sandersi berari erreportajean jasotakoaz galdetu zioten herenegun gauean CNN telebista kateko saio batean, eta barkamena eskatu zien «modu egokian» tratatuak izan ez zirela sentitu zuten andrazkoei. «Berriro hautagaia baldin banaiz, gauzak hobeto egingo ditugu, noski».

Kongresuko bi kide demokratak ikerketa batzorde bat abiatu dute, Sandersen balizko hautagaitzaren egokitasuna aztertzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lanbide arduratuko da errenta berria banatzeaz. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak diru saria onartu du, eta ekainean bertan hasiko da ordaintzen. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute

Donostiako Zurriola hondartza, atzo. ©Gorka Rubio / FOKU.

Murgak ohartarazi du ezin direla errepikatu hondartzetan ikusi diren irudiak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Jende pilaketak saihesteko eta hondartzen erabilera «dinamikoa» egiteko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Aisialdirako bada, garraio publikoa ez erabiltzeko eskatu du, «jende asko dagoenean».

Errepidea moztuta, Erratzu eta Baigorri artean. / ©Ekhi Erremundegi Beloki

Mugaren itxiera salatu dute Izpegiko gainean, Euskal Herriaren zatiketa salatzeko

Ekhi Erremundegi Beloki

Mugaren itxiera "jende soilarentzat" ezarri dutela salatu dute, eta birusari aurre egiteko bizia "hemengoratu" behar dela, Euskal Herrira ekarri.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna