Jarrera sexista izatea leporatu diote Sanders senatari demokratari

Igor Susaeta.
2019ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hillary Clintonen kontrarioa izan zen Bernie Sanders senataria, 2016ko presidentetzarako hauteskundeen atarian Alderdi Demokratak egindako primarioetan. Sasoi hartan sexualki jazarri zitzaiela salatu dute harekin lan egin zuten zenbait emakumek, eta, horregatik, berriro primarioetara aurkeztea erabakitzen baldin badu, Sanders hautagai egokia ote den eztabaidatzen ari dira Alderdi Demokrataren barruan.

Sexismo salaketa horien eta eztabaida horren berri ematen duen erreportajea kaleratu zuen The New York Times egunkariak, herenegun. Akusazioak kontuan hartuta, Alderdi Demokratarenordezkari batzuk baloratzen ari dira Sanders «emakumezkoen interesak» defendatzeko moduan egongo ote den, 2020ko presidentetzarako hauteskundeetan berriro hautagai izatea erabakitzen badu. Senataria salatu dutenek nabarmendu dute, gainera, gizonezkoek baino diru gutxiago kobratzen zutela, lan bera egiten zuten arren.

Sandersi berari erreportajean jasotakoaz galdetu zioten herenegun gauean CNN telebista kateko saio batean, eta barkamena eskatu zien «modu egokian» tratatuak izan ez zirela sentitu zuten andrazkoei. «Berriro hautagaia baldin banaiz, gauzak hobeto egingo ditugu, noski».

Kongresuko bi kide demokratak ikerketa batzorde bat abiatu dute, Sandersen balizko hautagaitzaren egokitasuna aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.