Donostian okupatutako etxean izaniko atxiloketak salatu dituzte

Erredakzioa
Donostia
2019ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Elkarretaratzea egin zuten atzo Donostiako udaletxearen aurrean, Moraza kaleko eraikin okupatuko gazteei babesa agertzeko. Horko hiru kide atxilotu zituen Ertzaintzak asteazkenean, eta bi ospitalera eraman behar izan zituzten. Salatu zutenez, epailearen agindu gabe sartu ziren poliziak etxean, eta gogor egin zuten gazteak handik ateratzeko. Ordu batzuen buruan, berriz sartzeko baimena jaso zuten. Ustez kalean bizi da han egoten den taldea.

Donostiako Modahara taldeak eta Letaman gaztetxeak deitu zuten atzoko elkarretaratzera, gertatutakoa salatzeko eta eraikin horretan bizi diren gazteen duintasuna aldarrikatzeko. Arabiarrez, espainolez eta euskaraz idatzitako pankarta bat zabaldu zuten, Arrazismoaren aurrean elkartasuna antolatzen leloarekin. Pankartaren atzean, berriz,zauritutako gazteen argazkiak eta eraikin okupatuaren irudiak erakutsi zituzten.

Ez da lehenengo aldia poliziak etxebizitza hori husten saiatzen direna. 2016ko abenduan ere okupatu zuten etxea gazte batzuek. Handik egun gutxira, salatu zuten udaltzainak epailearen agindurik gabe sartu zirela, eta era bortitzean atera zituztela. Udalaren arabera, aurreko ostiralean han izan ziren udaltzainak osasun egoerari buruzko txosten bat egiten, epaile batek aginduta. Bizilagunen kexak argudiatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.