Garesen bildu da Eledunen Batzordea
Garesek forua jaso izanaren 900. urteurrena beteko du aurten, eta efemeride berezi horren aurrean udalak Nafarroako Parlamentua gonbidatu zuen atzo bertan Eledunen Batzordea elkartu zedin. Oihan Mendo alkateak eskertu egin zion keinu hori Unai Hualde parlamentuko presidenteari. Ekainaren 13an, berriz, Zangozan bilduko da Eledunen Batzordea.
Atzo, tramitean aurrera egin zuen Nafarroako Gobernuko hiru alderdiek maiatzaren hasieran aurkeztutako lege proiektuak, motibazio politikoko biktimen legea garatzeko eta kalte ordainak zehazteko. Batzordeetan eztabaidatuko da lege proposamenaren edukia.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.