Supermerkatuetan gehiago hazi da enplegua salmentak baino

Jon Fernandez.
2019ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iaz %1,7 gehitu ziren saltoki handietako eta elikadura kate handietako salmentak, Eustaten arabera. Supermerkatuen kontratazioek ere gora egin zuten iaz, baina salmenten igoeren gainetik, enplegu indizeak %3,3 egin baitzuen gora.

Estatistika institutuaren datuei erreparatuz, prezioen igoera ez da izan orokorra saltoki handietako produktu guztietan. Joan den abenduan elikagaiak garestitu egin ziren (+%2,4), baina gainerako salgaiak merkatu egin ziren, pixka bat bada ere (-%0,2). Urte osoko bilakaera kontuan hartuta ere, joera bertsua da: elikagaiak %2,1 garestitu ziren iaz, eta gainontzeko salgaiak %0,9.

Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoako saltoki handietan garestitu dira gehien salgaiak, bai abenduan, bai urte osoan. Joan den abenduan, supermerkatuetako salgaiak %2,9 garestitu ziren Gipuzkoan, eta %2,6 urte osoan; Bizkaian %1,1 garestitu ziren abenduan, eta %1,7 urtarriletik abendura bitartean; Araban, aldiz, merkatu egin ziren produktuak, bai abenduan (-%0,3), bai urte osoan (-%0,5).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.