Albistea entzun

Joseba Borde espetxera itzuli da, hirugarren gradua kenduta

Ostegun iluntzean sartu zen Basauriko espetxean; 64 urte ditu. Patxi Markes preso berangarra, berriz, aske geratu da
Sarek Donostian berriki eginiko elkarretaratze bat.
Sarek Donostian berriki eginiko elkarretaratze bat. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2023ko ekainak 3

Joseba Borde Ugaoko (Bizkaia) presoa Basauriko espetxera itzuli zen ostegun gauean. Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman zion Borderi, baina fiskalak helegitea aurkeztu zuen erabaki horren aurka, eta, Espainiako Auzitegi Gorenaren doktrinari jarraituta, kartzelara itzuli behar izan du, Espetxe Zaintzako Epaitegiak errekurtsoa ebatzi arte.

Bordek 64 urte dauzka, eta hogei daramatza kartzelan. Gaixotasun larriak dituzten presoen artean sailkaturik dago, eta zigorraren hiru laurdenak duela hiru urte baino gehiago bete zituen, 2019an.

Sarek nabarmendu du legeak ez duela «inolaz ere» esaten «zigorrak espetxeko hormen artean» bete behar direnik «azken egunera arte»; araubide irekian betetzeko aukerarik izan gabe, alegia, «gizartearekin harreman estuagoan bizitzeko aukera ukatuz». Eusko Jaurlaritzak eskumena bere gain hartu zuenetik, 42 presori onartu zaie hirugarren gradurako progresioa, baina, 42 kasu horietatik 29tan, fiskaltzak errekurtsoa jarri du erabakiaren kontra, eta hamahiru espetxean sartu ditu Auzitegi Nazionalak, bigarren graduko erregimenean.

«Haserrea adierazi nahi dugu, berriro ere, oztopoak baino ez dituztelako jartzen presoek aspaldi hasitako espetxe ibilbidea moztu nahian. Etxera etortzea eskakizun demokratiko bat da, eta salbuespeneko auzitegiek ez lukete behin eta berriz boikotatu beharko», nabarmendu du plataformak. Hori dela eta, manifestaziora deitu du Sarek hilaren 9rako, Ugaoko Herriko Plazan, 20:00etan.

Bestalde, Patxi Markes Zelaia preso berangarra aske geratu da, zigor osoa bete ostean. 25 urtez egon da espetxean. 2017an bete zituen zigorraren hiru laurdenak. 2022ko urrian baldintzapean aske utzi zuten.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Patrice Laniesen hilketa salatzeko elkarretaratzea, Baionan ©Guillaume Fauveau

Baionako bestetako hilketagatik atxilotutako zazpiak akusaziopean jarri dituzte

Ekhi Erremundegi Beloki

Atzo deklaratu zuten kasua ikertzen ari den instrukzio epailearen aitzinean. Horietako bost preso sartu dituzte «nahitarako giza hilketa» leporatuta. Baionako prokuradoreak jakinarazi du epailearen ikerketarekin segituko dutela, bakoitzaren inplikazioa argitzeko.

Eskalatzaile bat, artxiboko irudi batean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Gazte bat hil da Urdulizen, eskalatzen ari zela erori ostean

Berria

Erortzean zauri larriak egin zituen 21 urteko gazteak, eta gaur hil da ospitalean.

Basauriko festetako barraken gunea, atzo. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Basauriko festetan sexu eraso bat izan dela salatu dute

Berria

Herriko udalak eta asanblada feministak sexu erasoa gaitzetsi dute. Gaur elkarretaratzea egingo dute, Pinceles plazan.

 ©IDOIA ZABALETA/ FOKU

«Adingabeen aurkako biolentzia eragotzi behar da kirolean ere»

Isabel Jaurena

Pisuaren inguruko presioa egitea edo okerrago jokatzen duen taldekidea kanpoan uztea: halako indarkeria egoerak pairatzen dituzte umeek kiroletan. Trebakuntza eman diete begiraleei.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...