EAJk zuzendaritza berriztatuko du uztailean VIII. Batzar Nagusian

Eusko Legebiltzarrerako bozetarako hautagaiak ere aukeratuko ditu. PSE-EEk hauteskunde programa egiteko prozesuari ekingo dio

Andoni Ortuzar eta Mireia Zarate, atzo, Bilbon. BERRIA.
gotzon hermosilla
Bilbo
2020ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Sortu zenetik 125 urte betetzen dituen urtean, bi prozesu garrantzitsuri ekingo dio EAJk: EBB Euzkadi Buru Batzarra zuzendaritza batzorde gorena berriztatzeko prozesuari, eta aurten egitekoak diren Eusko Legebiltzarrerako bozetako hautagaiak aukeratzeari. Prozesu horien berri eman zuten atzo EBBko presidente Andoni Ortuzarrek eta Mireia Zarate EBBko idazkariak.

Lehenengo prozesuan, EBBko presidentea eta gainerako kideak aukeratzeaz gain, alderdiaren estatutuak ere berriztatuko dituzte. Prozesuaren amaiera VIII. Batzar Nagusia izango da: uztailaren 11n eta 12an egingo dute, Bilbon.

Eusko Legebiltzarrerako zerrendei dagokienez, urtarrilaren 13an aztertuko du gaia EBBk asteroko bileran, eta lehendakarigaia, Eusko Legebiltzarrerako presidentegaia eta herrialdeetako hautagaiak proposatuko ditu, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullurekin kontrastatu ostean. Urtarrilaren 15ean, Aberri Batzarra egingo dute, eta han emango dio EBBk alderdiari hartutako erabakiaren berri.

PSE-EE ere, bozei begira

PSE-EE ere paratu da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira. Aurrera goaz izango da kanpainaurrearen lehenengo hilabeteetan erabiliko duten leloa, eta bihar bertan egingo dute lehen ekitaldia, Gasteizen antolatuko dituzten jardunaldiak, hain zuzen.

Horrez gainera, hauteskunde programa osatzeko prozesuari ere ekingo diote. Prozesu «zabal eta parte hartzailea» izango da, eta hiru hilabetez garatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.