11/13 sumariokoek «soluzioak» bultzatuko dituzte

2019ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Astelehenetik aurrera Espainiako Auzitegi nazionalean epaituko dituzten 11/13 sumarioko 47 auzipetuak «eskertuta» daude jaso duten elkartasuna dela eta: esan dutenez, haien aldeko agiriak 11.300 sinadura inguru jaso ditu bi hilabetean, eta ugariak izan dira «mobilizazioak, elkartasun keinuak eta bultzadak». Horregatik, «arduraz» jokatu nahi dute, eta, epaiketa salatzeaz gain, «soluzioak ekarriko dituen agenda bat» aldarrikatu nahi dute, auzipetuen izenean Ibon Meñikak eta Beñat Zarrabeitiak esan dutenez.

Gaur manifestazioa egingo dute Bilbon, 17:30ean La Casilla plazatik abiatuta, Giza eskubideak. Askatasuna. Etorkizuna: herrian lelopean, 47 auzipetuei elkartasuna adierazteko. Alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozial ugarik bat egin dute mobilizazioarekin. Auzipetuek «kaleak betetzeko» deia egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.