Gaur erranen dute Frederic Haranburu libre uzten duten

2019ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Parisko Dei Auzitegiak gaur jakinaraziko du Frederic Haranburu Xistor euskal presoaren askatasun eskaeraren erabakia. Maiatz hasieran aztertu zuten haren eskaera: prokuradoreak galdegin zuen ez onartzea baldintzapean askatzea; Lannemezan kartzelako (Okzitania) zuzendariak, aldiz, defentsak bezala, aldeko iritzia azaldu zuen; han dago.

Haranbururen kasuak ikusmin berezia sortu du gatazkaren konponbidean engaiatuak diren eragileen artean. Bake Bideak jakinarazi duenez, Ipar Euskal Herriko hautetsi talde bat Euskal Elkargoan elkartuko da, Jean Rene Etxegarai lehendakariaren inguruan, erabakiaren berri elkarrekin hartzeko. 17:00etarako agiri bat zabaldu beharra dute.

Ondotik, 18:30ean, elkarretaratzea eginen dute Baionako suprefetura aitzinean, Bakegileek deituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.