Kirolean euskara sustatzeko formakuntzak emango dituzte

Erredakzioa
2022ko irailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzak euskarazko formazioa, euskararen sustapena eta kudeaketa euskaraz egitea bultzatuko du bost kirol federaziorekin. Euskal Kirol Federazioaren Batasunarekin lankidetzan, errugbi, gimnastika, txirrindularitza, pilota eta surf federazioek euskara sustatzeko egitasmoak jarriko dituzte martxan. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak eta Euskadiko Kirol Federazioen Batasuneko kudeatzaile Leire Gerenabarrenak aurkeztu zuten atzolankidetza, Donostian.

Federazio bakoitzak gutxienez hastapen mailako entrenatzaile ikastaro bat emango du; entrenatzaile ikastaroekin batera, hizkuntza estrategien modulua antolatu eta eskainiko du; euskara planak diseinatuko ditu, eta euskararen erabilera sustatzeko ekintzak egingo dituzte. Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 100.000 euroko dirulaguntza emango du egitasmo hau bideratzeko. Zupiriak esan du euskararen erabileran eragiteko kirolaren arloa gakoa dela, eta horregatik jo du garrantzitsutzat 18 urte bitarteko gazteen entrenatzaileen prestakuntzak euskaraz bultzatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.