martxelo otamendi
HIZPIDEAK

PSOEren zeregina

2020ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Nahi ez izatea bezalakorik ez dago egoera aldatzeko. Ardura historiko handia hartu zuen 1978an, PSOEk monarkia/errepublika errenferendum berezia egin ordez, onartu zuenean —balio errepublikazaleei muzin eginez— Konstituzioaren barruan sartuko zela monarkia; alegia, herritarrak Konstituzioari baiezkoa ematean monarkiari ere baiezkoa ematen ari zitzaizkiola.

Asteon errepikatu du Espainiako presidente Sanchezek monarkiaren erakundea bera, sistema, ez dagoela auzitan. Inork deliturik egin badu, horretarako dagoela justizia.

Errepublikazaleen etsipenerako, Espainiako monarkia bere unerik estuenak pasatzen ari den honetan, sozialistek —garai bateko juancarlistak— beste behin erabaki dute eutsi egingo diotela monarkiari. Errepublikazaleek ederki dakite sozialisten bultzada gabe ezinezkoa dela Espainian monarkia kentzea, pisu soziologiko handia daukatelako. Zer gerta ere, inkesta ofizialak egiten dituen CIS erakundeak duela bost urte utzi zion monarkia/errepublika galdera egiteari.

Espainiako monarkia ez da eroriko Hego Euskal Herriko erakunde publikoekbultzatuta. Oraingoaren aitari nahi adina ongi etorri eta gonbidapen egin zizkioten, nor zen eta zertan ari zen ederki zekitela. Oraingoari ere ateak zabaltzen dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.