martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Segregazioa Nafarroan

2023ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Ikasle emakumezkoentzat bakarrik diren 37 unibertsitate daude AEBetan. Gizonezkoak irakasle izan litezke unibertsitate horietako batzuetan, baina inongotan ez ikasle. Gehienak XIX. mendearen bukaeran sortuak dira, emakumeek, munduko bizkorrenak izanda ere, unibertsitateko sarrera oso zaila zeukaten garaian.

Bazterkeria horren efektuak arintzeko, hainbat ongilek unibertsitateak zabaltzeari ekin zioten. Emakumezko zurientzat bakarrik zirenez gero, beste ongile batzuek emakume beltzentzako unibertsitateak zabaldu zituzten, bazterkeria bikoitzari izkin egiteko.

Unibertsitate horiek harro esaten zuten haien ikasleek lehenago lortu zituztela unibertsitateko tituluak, boto eskubidea baino —1920an lortu zuten hori—.

Nafarroan mutilak eta neskak gela beretan onartzen ez dituzten eskolek ez dute hori egiten nesken aukera berdintasuna bermatzeko, baizik eta gizarte eredu atzerakoia txertatu nahi dutelako ikasle horien mentalitatean. Nafarroako Gobernuak —bazen garaia— batxilergoko diru laguntza kendu die jokabide hori daukaten bi eskolari, hitzarmena urratzen ari direlako. Urteak behar izan ditu erabakia hartzeko, nahiz hezkuntza arloko eragile eta adituek aspaldi eskatu nafar agintariei uzteko diru publikoarekin bereizketaren ideologia zabaltzen zuten eskolak babesteari. Berandu, baina iritsi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.