jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Uharte, 1.372

2019ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Uhartek Espainiako politikaren mapara jauzi egin du Nafarroako eta Espainiako eskuinen eskutik. Hiru hilabete pasatu dira udal bozak egin zirenetik, eta bistan da zerbait okertu zaiela hauteskunde gaueko ospakizunetatik. Navarra Sumak eta Madrilen aita ponteko dituen alderdiek 2015eko emaitzak digeritu ezinik eman dituzte azken lau urteak. Aho zapore mingots baten oroitzapena izango zela uste zutenean, eurek eraikitako hormaren kontra jo dute berriro. Hazi ziren, bai, maiatzaren 26an, baina ez nahikoa erakundeak, haiek buru direnak eta besteak buru dituztenak, bereganatzeko eta baldintzatzeko. UPNk makulu izan du PSN orain gutxira arte, baina, PPk Espainiara eraman nahi duen batzeko formula horrekin, ihes egin dio PSNren gaineko kontrolak; lehengo jardunek ez dute orain balio, antza. Ez beti.

Gehien bozkatutako zerrendak gobernatuko du Uharten. Zilegi dira besteen arteko akordioak, berdinen eta desberdinen arteko baturak, baina zenbakiak argiak dira. Eta ez dago interpretaziorako tarterik. PSNk ez dio ezer oparitu EH Bilduri; zerbait oparitu izan balio Iruñeko, Barañaingo, Burlatako eta Lizarrako alkatetzak izango zituzkeen bigarren indarra izanda. Baina ez da hala. Eman baino gehiago kendu dio, Uharten ekainean egin bezala, Sartagudan eta Orkoienen, lehen indarra izanik.

1.372 uhartearrek eman zioten botoa EH Bilduri Uharten. Alfredo Arruizek horiei zor die alkatetza, eta ez beste inori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.