jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

D eredua, jalgi hadi plazara

2019ko martxoaren 28a
00:00
Entzun

D eredua hezkuntzari lotuta etorri da azken hamarkadetan, eta murgiltze sistemak bere fruitua eman du. Inoiz baino euskaldun gehiago dago, inoiz baino gazte gehiagok daki euskaraz, inoiz baino handiagoa da ezagutza. Baina erabileraren gainean argi gorriak agertu ziren, eta Euskaraldiak hizkuntz ohituretan jarri zuen arreta. D eredua ikasgeletatik kanpo eraman behar da.

Euskarazko eredu hori hezkuntzarako sortu zen, eta hezkuntzara mugatu da. Eta haren arrakastak erakutsi du gazte euskaldun askok falta dituztela euskaraz hitz egiteko guneak ikasgeletatik kanpo. D Ereduko Kirola proiektuak kirol arloan euskaraz gehiago egiteko gakoak identifikatu ditu. Kirol ikuskizun erabat erdaldunen aurrean, kirolak, hurbilekoak, euskararen alde egin baitezake. Aisialdirako beste aukera batzuk bezala. Eskolaren eta aisialdiaren artean bizi baitira gazteak.

Hezkuntzatik jauzi egin, eta hasi behar da pentsatzen D ereduan zer aisialdi dagoen, D ereduko entrenamendu eta dantza eskoletan, D ereduko telebistak gazteei eskaintzen dizkien edukietan, D ereduko begiraleen beharrean, D ereduko Youtubeko edukietan. Egin behar da, arnasguneak gazteen erreferentziazko jardueratan sortzeko. Gazte horiek D ereduko gizarte bat izan dezaten.

Kirola, euskara eskolatik kalera igarotzeko zubia

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.