inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Kimu berriak Erriberan

2019ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun

Akordioa lortu dute Huerta de Peraltako langileek eta zuzendaritzak, eta kaleratutako langile batzuk berriz itzuliko dira euren lanpostuetara, gainerakoen lan baldintza orokorrak hobetzeko promesa batekin batera. Mobilizazioak eta borrokak emaitzak ematen dituztela erakusteaz gain, grebak agerian utzi du sindikatuek zeregin garrantzitsua dutela, eta ez bakarrik lan baldintzen arloan.

Izan ere, Huerta de Peraltakoak ez dira edozein langile. Gehienak Magrebetik Euskal Herrira lan egitera etorritako pertsonak dira. Besteak beste, horregatik zeuden bereziki egoera prekario eta ahul batean. Bazterketa horren azpian dauden jarrera arrazisten jakitun, eragitea erabaki zuen LABek, langileei antolatzeko tresna indartsu bat emanez. Beharginen ahalduntze horretaz mendekatzeko, enpresak kalera bidali zituen langile konprometituenak, eta, horren ondorioz, greban hasi ziren euren lankideak.

Geroztik egun gogorrak izan dituzte, eta Poliziaren kolpeak ere jasan dituzte hainbatetan. Azkenean, baina, lortu dute enpresa beren eskaeretara hurbiltzea. Ea langileen eta LABen kemenak balio duen Erriberako baratzetan kimu berriak ernatu, eta gizartearen platerak beste modu batez hornitzen hasteko: kultur arteko aniztasunean eta elkarren errespetuan oinarritutako dietak gabezia handiak baititu oraindik ere gurean.

"Merezi izan du grebak"

Esplotazioa, hemen eta orain

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.