Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Gerrarako makineria

2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Dimar Torres FARCeko kide ohia Nazio Batuen Erakundearekin lanean zebilen, gerrillari ohiei komunitateetara itzultzeko prozesua errazten. Buruan tiroa zuela agertu zen duela hilabete, Kolonbiak Venezuelarekin duen mugatik gertu. Soldaduek hil zuten, eta gorpua lurperatzen harrapatu zituzten haren bila zebiltzanek,in fraganti. Lekukorik egon ez balitz, Torres beste bat litzateke azkenaldian desagerrarazien zerrendan. Izan ere, gobernuak agindua emana du armadan susmagarrien hilketak bikoizteko, erortzen dena erortzen dela, The New York Times-ek argitaratu berri duenez:«%30 erratzea ametitzeko modukoa da», ageri da agirietan.

Gerra garaiko positibo faltsuen itzulerak Alvaro Uriberen eskua du atzean. 1980ko hamarkadatik indarrean zen praktikak goia jo zuen Uriberen bi legealdietan: 4.000 herritar inguru hil zituzten, eta, Juan Manuel Santosen aroko etenaldiaren ostean, haren alderdikide Ivan Duque presidentearen bidez ugaritzen ari dira zibilen kontrako hilketak. Bake akordioa zapuzteko asmo argiz, eta, bide batez, Venezuelari gogor erasotzeko asmoz. Oposizioak eskatu arren, ez da kargugabetzerik egon armadan, eta gobernuak dena ukatu du, kongresuan lege proiektu bat abiatu duten bitartean, militarren epaiketak eragozteko eta gerra makineria babesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.