Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Nola lortu?

2022ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza sistema egituratuko duen hezkuntza lege berriaren aurreproiektua ezagutarazi zuten atzo. Euskalduntzearen ikuspuntutik, norabide bat zehazten duen arren, bada airean galdera dezente uzten dituen puntu bat. Besteak beste, euskalgintzatik urtetan egin den eskaera bati ez diolako modu zehatzean erantzuten: ez da aipatzen hezkuntza ereduak gainditu eta beste sistema bat —murgiltzea— ezarri behar denik. Egia da, halaber, ez zaiola aipamenik egiten egungo ereduei jarraitzeari ere. Ez hitz horiekin, behintzat. Ikasle guztiek euskara eta gaztelera maila berean menperatu behar dituztela esaten du, baina erabiltzen den formula «euskal hezkuntza sistema eleaniztuna» da, ez murgiltzea.

Aski urte igaro dira baieztatzeko gaztelera eta euskara maila berean egitea bermatzeko B ereduak ez duela balio, eta argi dago hainbat lekutan D ereduak ere ez duela bermatzen halakorik. Sistemak hori bermatuko balu, berdin izango lioke zein izen jartzen zaion, baina ikusi beharko da nolako garapena duen legeak. Alegia, aipatzen dira ebaluazio tresnak, jarraipen sistema eraginkorrak, irakasleen prestakuntza, Euskararen eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Institutua eta eskola eremuan normalizazio planak bultzatzea... baina tresna horiek nolako indarrez, nolako irmotasunez eta nolako babesaz jartzen diren martxan, halakoak izango dira euskalduntzean egingo diren urratsak. Eta hori giltzarri izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.