mikel p ansa
HIZPIDEAK

Jendetzaren zilegitasuna

2023ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Emmanuel Macronek ez du gehiengorik lortu Asanblean, baina TF1 eta France2 kateetan atzo eman zuen elkarrizketan argi utzi zuen erretretaren erreformaren aurka kalean mobilizatzen ari den jendetza horrek ez duela politika aldarazteko zilegitasunik, «hautetsien bidez mintzatzen den herriaren aurrean». Alegia: utzi politika politikariei, eta segi etxera.

Manifestazioek eta kaleetako protestek itotako agintarien ohiko argudioetako bat izan ohi da. Gogoratu, bestela, Mariano Rajoyren «gehiengo isil» hura. Baina zertarako antolatu erreferendumak eta zertarako eman erabakitzeko aukera herritarrei? Jendetzak ez al du nahikoa hainbestean behin agintari bat aukeratzearekin?

Macronek esan du erreforma ez zuela gustuko, baina ez zuela beste erremediorik, «interes orokorraren» alde egin duela. Manifestariek ere esan dezakete ba, erreforma ez dutela gustuko, eta ez dutela kalera ateratzea beste erremediorik eduki, «interes orokorraren» alde egiteko. Zeinek erabaki du, izan ere, «interes orokorra» zein den? Bortizkeriaren mamua ere erabili du Macronek azken egunotako protestak deabrutzeko. Kontua da bortizkeria handirik gabe aurrez ere egin dizkiotela protestak, eta kasu bera egin diela batzuei eta besteei. Eta orain badoa, itsasontzi guztiak erreta, gero eta urrunago, gero eta bakarrago, gero eta zilegitasun txikiagoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.