jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Vueltan da Patxi Lopezen normaltasuna

2019ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Normaltasun egoera baten erakusle». Hala azaldu zuen Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak 2010ean Espainiako Vuelta Euskal Herritik pasatzea zer zen. Urtebete zeraman orduan karguan Lopezek, batere normalak izan ez ziren hauteskunde batzuetan bigarren izan arren—ezker abertzaleari ez zioten parte hartzen utzi—, Euskal Herritik kanpo normala ez den koalizio bati esker (PSE-PP). Lopezek ez zuen lortu 2010ean Vuelta Euskal Herrira ekartzea, baina bai hurrengo urtean, 2011n, eta harrezkero Lopezen normaltasuna bueltan dator urtero. Gaur eta bihar, berriro.

Azken bederatzi urteetan Espainiako itzulia zortzitan sartu da Euskal Herrian. 1995etik 2010era behin ere ez zela pasatu aintzat hartuta, ez da gutxi. Lopezi Euskal Herria «espainolizatu nahi izatea» leporatu zioten abertzaleek orduan, baina duela bederatzi urte normala ez zena normaldu da orain: Iñigo Urkullu gobernura iritsi osteko lehen Vueltan izan ezik, 2013an, urtero itzuli da. Inork pentsa dezake Vuelta eta Tourra Portugalen eta Belgikan jokatzen diren modu berean jokatzen direla Euskal Herrian ere. Duela bederatzi urte Lopezek normaltasun keinu gisara azpimarratu nahi izateak, ordea, adierazten du ez dela normala. Ohikoa bihurtu izana eta batzuek barneratu izana beste gauza bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.