mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Kontzientzian pizgarri

2020ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Herriko bozak bukatu aitzinetik sortu zen ikusmina, Jean Rene Etxegaraik zer eginen, aurkeztuko ote zen berriz Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaritzara. Bera bakarrik aurkeztu da, eta argia izan da emaitza: 232 hautetsitik 148 alde, eta 65 boto zuriren baimena.

Hiru urte eta erdi egin ditu Euskal Hirigune Elkargoak. Hiru urte eta erdi, Frantziako Errepublikaren 231 urtetako historian. Hiru urte eta erdi Frantziako administrazioarentzat Ipar Euskal Herria existitzen denetik. Ez da estatu baten barreneko autonomia egitura bat, are gutxiago ofizialki aitortutako nazio bat. Munduan estatu zentralizatuen eredu nagusietakoa den errepublika bateko administrazio mailarik txikienetakoa da, egiazki. Hurbileko hainbat zerbitzuren kudeaketa du egiteko nagusia, baina ez da hor bukatzen Elkargoaren erranahia. Izan ere, ordezkari identifikagarri bat —lehendakari bat— eta muga ofizial definituak ditu Elkargoak. Ipar Euskal Herriari lehendakari bat eta muga zehatzak eman dizkio, eta horren indar sinbolikoa ez da gutxiesteko modukoa. Euskal Herria bitan banatzen duen mugatik iparraldera herri kontzientzia azkartzeko pizgarri izan da Elkargoa. Banaketa lerrotik hegoaldera ere izan liteke hala; errate baterako, aitortuz gero Etxegarai Euskal Herriko zati bateko lehendakari dela, bertze bi dauden bezala, bakoitzaren eskumenak eskumen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.