Albistea entzun

HIZPIDEAK

Netanyahu eta Trumpen normalizazioa

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2020ko abenduak 23 - @mmuxika

Jared Kushner Rabatera iritsi da, Tel Avivetik zuzen-zuzenean egindako lehen hegaldi komertzialean. Benjamin Netanyahuren aholkulariez inguraturik egin du bidaia Ivanka Trumpen senar eta Trump presidentearen aholkulariak. Jatorri judua duenak mezu argia eman du Bakea hitzak tatuatutako hegazkina utzi duenean: «Juduak eta musulmanak bananduta egon dira, baina ez da naturala, mendeetan elkarrekin bizi izan direlako». AEBek «ohiko egoerara» itzultzeko ahalegina goraipatu dute.

Israelen eta Arabiar Emirerri Batuen, Bahrainen, Sudanen eta Marokoren arteko harreman ustez orain normalizatu berriak ez dira horren berriak, baina formalizatu egin ditu Trumpek, eta ezinbestekoa izan da haren eragina, hainbat aitortzaren truke eta Iranen kalterako. Palestinar buruzagiak ia bakarrik geratu dira harremanok ezkutatzen dituzten azpijokoak salatzerakoan eta Zisjordaniako eta Gazako okupazioaren ardurak eskatzerakoan.

Urtebete igaro da Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak Palestinan gerra krimenak ikertzeko oinarria badela esan zuenetik, baina ez dago auzibideren bat zabalduko dutelako arrastorik, ohi legez «normalizazio» politikoa pisuagoa delako giza eskubideak baino.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...