inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Hauteskunde zerrendak osatzeko ataka

2023ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Udaletako hauteskunde zerrendak osatzea beti izan da lan zaila. Gatazka politiko gordineko urteetan, atentatuen mehatxupean egon zitezkeen hautetsiak, edo legez kanporatuak izateko arriskuan alderdikideak. Siglekiko leialtasuna, baina, sendoagoa zen orduan gaur egun baino, adituek aitortu dutenez.

Duela hamarkada batzuk zaila bazen, are eta zailago bihurtu zaie alderdiei egun zerrendak osatzea. Eta bereziki nabarmenak dira gazteengana iristekodituzten zailtasunak. Horrek esan nahi du gazteek politikaz paso egiten dutela? Gaia aztertu duten aditu eta soziologoek garbi daukate erantzuna: ez. Izatekotan, alderdi politikoetan ardurak hartzeko galdu dute interesa. Izan ere, hainbat krisi kateatu dituen belaunaldiko kide izanik, etsipen sentimendu bat ere errotu da hainbat gazterengan, eta alderdiak bihurtu dituzte frustrazio horien errudun.

Alderdiek eta demokrazia liberaletako erakundetze sistemak krisi zantzuak erakusten dituzte mundu osoan, eta Euskal Herria ez da salbuespen bat. Gazteek beste militantzia eta konpromiso batzuetan sinesten dute. Eta hori, berez, ez da zertan txarra izan. Betiko egiturei eta egiteko moduei eutsi nahi dietenei eman beharko lieke horrek zer pentsatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.