Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Usteldu dira loreak

2023ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Osakidetzako 2018-2019kolan eskaintza publikoan parte hartu zuen erizainak; gustura atera zen egindakoarekin, nota ona jarri zioten, baina oraindik ez dute ebazpenik kaleratu, ez daki lanpostua lortu duen. Orain beste LEP bat iragarri du EAEko Osasun Sailak. Uztailean egingo da, eta, Gotzone Sagardui sailburuak dioenez, saiatuko dira aurrekoaren ebazpena kaleratzen ordurako. Ez du ziurtatu, ordea. Alegia, erizain horrek eta beste milaka profesionalek majo ikasi beharko dute badaezpada, agian jada gainditua duten proba bat prestatzeko. Zortea badute, azterketa egitetik libratuko dira ebazpena garaiz heltzen bada.

Erizainei eta osasungintzako profesionalei pandemia garaian botatako loreak jada usteldu dira, eta usain txarra darie. SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGTk grebara deitu dute maiatzaren 18rako eta 19rako, eta, horren atarian, ezer gutxi konponduko duen lan eskaintza publiko bat iragarri du Osasun Sailak. Propaganda hutsa, sindikatuek salatu dutenez. Greba egiteko arrazoien zerrenda luzeak —lantaldearen egoera prekarioa, langileen erdiak behin-behinekoak izatea, lan gainkarga, zerbitzuetako murrizketak, lehen arretaren egoera penagarria, eta, horren guztiaren ondorioz, pazienteari ematen zaion artan kalitatea nabarmen apaldu izana...— bestelako erantzun bat merezi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.